Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Busturialdea
2008ko abenduak 3, Eguaztena

Harpidetu zaitez!

Busturialdeko XII. Txakolin dastaketa egin dute Foruan

Forua

Eskualdeko hamasei ekoizle izan ziren lehiaketan eta 'Menpe' mendatarrak lehenbiziko postua eskuratu zuen.

M. KORTA

Muinagorri elkarteak XII. Txakoli Dastaketa antolatu zuen domekan Foruan. Ekitaldiak 2007ko udaberriko eguraldi desegokiak eskualdeko txakolinean izandako eragina aztertzeko aukera eman zuen. Hala ere, Foruan bildutako dastatzaileak zein erosleak gustura azaldu ziren produktuen kalitateagaz. Guztira, eskualdeko hamasei ekoizlek aurkeztu zuten denboraldiko txakolina domekan. Azkenean, epaimahaiak `Menpe´ ekoizle mendatarraren txakolina izendatu zuen irabazle.

Maila handiko epaimahaia

Enrique Agorria Muinagorri elkarteko kideak argi dauka iazko baldintza meteorologikoek txakolinaren kalitatea kaltetu zezaketela. «Eskualdeko ekoizleek aurkeztu duten txakolinak kalitate ertaina dauka. 2007ko udaberria ez zen izan oso eguzkitsua eta horrek eragina izan du, batez ere, aurreko urteetako produktuekin alderatuta. Hala ere, ezin daiteke esan uzta txarra izan denik».

Domekan eskualdeko hamasei ekoizle izan ziren Foruko dastaketan. Agorriak lehiaketaren oihartzuna azpimarratu zuen. «Hamabi urtez antolatu dugu dastaketa eta aurten maila handiko epaimahaia ekarri dugu. Besteak beste, Euskadiko eta Bizkaiko dastaketa txapelketako irabazleak izan ditugu Busturialdeko txakolin ekoizpena aztertzen».

Ekoizpenaren etorkizuna

Ekitaldiak harrera ona izan zuen publikoaren aldetik, eta Muinagorri elkarteko antolatzaileek Foruara 300 lagun inguru hurbildu zirela zehaztu dute. «Gure helburua eskualdeko txakolina ezagutaraztea da. Begibistakoa da baserriko lanak beharginak gero eta gutxiago erakartzen dituela». Hala ere, Agorriak aukera handiak ikusten dizkio txakolinaren ekoizpenari. «Datozen urteotan merkatua irekiko da kuoten liberalizazioari esker. Eskualdean txakolinaren ekoizpena ez da baserrien zeregin nagusia izaten orokorrean», Agorriaren esanetan, «baina balio dezake enpresaren ekonomia suspertzeko».

Lehenengo saria

Ekitaldia eguerdian hasi zen epaimahaiko kideek egindako dastaketagaz. Foruara hurbildu zirenek ere doan hartu zituzten denboraldiko lehenbiziko tragoak. Epaimahaikideek `Menpe´ mendatarra aukeratu zuten irabazle. Bilbao muxikarrak eta Zallo lumotarrak bigarren eta hirugarren postuak eskuratu zituzten, hurrenez hurren. Juan Kruz muxikarra eta Barandika eta Mestraitua arratzuarrak izan ziren ondorengoak. Agorriak ekitaldiaren balorazio ona egin du. «Ekoizleen, publikoaren zein dastatzaileen aldetik, pozik gaude eta hurrengo urtean berriro antolatuko dugu».

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa