Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Busturialdea
2008ko abenduak 3, Eguaztena

Harpidetu zaitez!

Gaur jakingo da Gizateriaren Ondare izendatu duten Santimamiñe

Kortezubi

Gizadiaren Ondarearen Batzordeak hartutako erabakia gaur ezagutaraziko da ordu-diferentziaren ondorioz.

MIREN KORTA

Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundea (UNESCO) atzo izan zen Santimamiñeko kobazuloa Gizateriaren Ondare izendatzeko aukera aztertzen. Gizateriaren Ondarearen Batzordea Quebec-en (Kanada) batzartu zen Kantauriko kostaldeko hamazazpi kobazulori buruz eztabaidatzeko. Unescok hartutako erabakia gaur ezagutaraziko da Euskal Herrian, ordu-diferentziaren ondorioz.

Kantauriko kobazuloak

2007an Jean Clottes arkeologoa bidali zuen Unescok Kantauri kostaldeko paleolitikoko kobazuloak aztertzera. Euskal Herrian, Santimamiñez gain, Ekain (Zestoa) eta Altxerri (Aia) kobazuloetan izan ziren adituak. Izan ere, Unescok EAEko, Kantabriako eta Asturiasko hamazazpi kobazulok osatzen duten taldea aztertu du, Altamirako kobagaz 1985ean egin zuten bezala, Gizateriaren Ondare izendatzeko asmoz.

Arantza Arzamendi Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Ondare Zuzendariak gaineratu duenez, izendapenak eskualdeko turismoa bultzatu dezake. «Kobazuloak nazioarteko zirkuitu naturaletan eta turistikoetan sartu daitezke». Erabakia gaur bertan ezagutuko da.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketak

Euskara elkarteen erakusketa
Aukeratu Herria, Kultur Etxea - 2008-11-28

Erakusketak

Euskara elkarteen erakusketa
GAUTEGIZ, Kultur Etxea - 2008-11-28

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa