Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Busturialdea
2008ko abenduak 3, Eguaztena

Harpidetu zaitez!

Ehundik gora ume batu ziren atzo goizean San Kristobal plazan, Ehunzangok antolatutako San Fermin txikiren ospakizunetan parte hartzeko.

Gernika ere zuri-gorri

maite orue

Euskal Herriko jairik ospetsu eta internazionalenak iristearekin batera, zuri-gorriz jantzi da dagoeneko Iruñea. Zaila da neurri horretako jaiak parekatzea, baina Gernika-Lumoko umeek egin zuten atzo goizean saiakera. Ordu batzuetan zehar, zapi eta gerriko gorriak eta arropa zuriak nagusitu ziren San Kristobal plazan, San Fermin txikiren ospakizunean.

11:00etan zuten hitzordua eta puntu-puntuan hasi ziren hurreratutako ehundik gora umeak prestakizunetan. Arropak behar bezala atondu ostean, San Fermini abestu beharreko kantak entseatzeari ekin zioten bertaratutakoek, gurasoen eta gainontzeko senideen irrifar artean. Tradizioari jarraituz, gainera, egunkari bana zeramaten umeek eskuetan, BUSTURIALDEKO HITZAren ale bana euretako gehienek.

12:00etan jaurti zuten txupina, San Fermin txikiren `alkateak´ zenbait hitz eta gomendio eman ondoren. Suziriaren hotsarekin batera atera ziren Arrapaladan ganadutegiaren zezenak egunerako propio egokitutako korraletik. Lehengo hamar metroak egindakoan, ordea, ume gutxi zuten zezenek begibistan.

Ehunzango aisialdi taldeko antolatzaileek animaliak ez zigortzeko eskatu arren, batek baino gehiagok erabili zituzten egunkariak eta bestelakoak zezenak kolpatzeko. Ordainetan, eta adarkadarik ezean, zeramatzaten puxikekin kolpatzen zituzten zezenek ume gaiztoenak. Benetako entzerruetan legez, eroritako zezenen bat ere izan zen San Kristobal plazan.

Talde argazkia eta 'Pobre de mi'

Entzierruko areriotasuna utzi zuten alde batera ondoren, zezenek eta umeek, denek elkarrekin ohiko talde argazkia ateratzeko.

Iruñeko jaiak bailiran, bestalde, `Pobre de mi´ kanta abesten eman zioten amaiera San Fermin txiki egunari.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa