
Babes ofizialeko 50 etxe eta 16 tasatu zozkatuko dituzte urte bukaeran
Gizartea
Datorren astean bidaliko ditu Udalak esleipena, proiektua eta exekuzioa egiteko datuak Aldizkari Ofizialera.
natalia salazar
Babes ofizialeko eta tasatutako 66 etxe eraikiko eta zozkatuko ditu Udalak datozen hilabeteetan.
Hain zuzen, horietako 50 babes ofizialeko etxebizitzak izango dira eta gainerako 16ak, bestalde, tasatutakoak, Josu Azaola Berualako zuzendariak atzo jakinarazi zuenez.
Datorren astean lanen «esleipena, proiektua eta exekuzioa egiteko» datuak Bizkaiko Aldizkari Ofizialera bidaliko dituztela azaldu zuen Azaolak, lehiaketa publikoa abiatzeko asmoz.
Hiru promozio egingo dituzte
Xabier Legarreta Bermeoko alkatearekin batera emandako prentsaurrekoan agertu zuenez, hiru etxebizitza promozio egingo dituzte. Horietako bi, babes ofizialekoak izango dira eta hirugarrena, Udalaren etxebizitza tasatuena.
Informazio guzti horren berri emateko datorren astean 6.500 triptiko banatuko dituzte herriko etxe guztietan herritarrak jakinaren gainean egon daitezen, Legarretaren arabera.
Etxeen ezaugarriak eta prezioak
Bidegorriaren eta San Martinen artean dauden hiru lursailetan egingo dituzte hiru promozio horiek.
Etxeak, gehienez, 90 metro koadrokoak izango dira eta prezioei dagokienez, babes ofizialeko etxebizitzak 154.000 euro baino gehiago ez kostatzea nahiko luketela agertu zuen Azaolak.
Tasatuei dagokienez, bestalde, 216.000 euro inguruan saltzea aurreikusita dagoela azaldu zuen. Bi kasuetan etxe guztiek garajea eta trastelekua izango dituzte.
Ezarritako epeak
Etxebizitzen zozketak urtea bukatu aurretik egin nahi ditu Udalak. Urrian behin-behineko lizentzia izango dutela eta lanak hasteko moduan egongo direla kalkulatu dute. Hortik aurrera, lanak 24 hilabeteren buruan bukatuko dituztela eta etxeak euren jabeei emango dizkietela aurreikusi dute, Azaolaren arabera.
Etxebizitzon zozketetan parte hartu nahi dutenek datorren astean hasi eta irailaren 30era arteko epea izango dute izena emateko. Etxe tasatuen kasuan, Berh@z bulegoan eman beharko dute izena, eta babes ofizialeko etxeei dagokienez, Etxebiden orain arte izena emanda dutenak ere kontuan hartuko dira.
Etxebizitza kopurua gutxi gorabeherakoa dela agertu dute, etxe bakoitzak izango dituen metro koadroen araberakoa izango delako. Ezintasunen bat dutenentzako eta familia ugarientzako etxeak legeak ezarritakoak izango dira.
baldintzak
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Erakusketak
Euskara elkarteen erakusketa
Aukeratu Herria, Kultur Etxea - 2008-11-28
Erakusketak
Euskara elkarteen erakusketa
GAUTEGIZ, Kultur Etxea - 2008-11-28
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.