Bai Euskarari

Laguntzaileak


:Jazzber jaialdi berritua aurkeztu dute>
>Kultura ðð >Aurten Kafe Antzokian antolatu dituzte XI jaialdiko saioak eta giroa «lasaiagoa eta desberdina izatea» espero dute.
n. salazar
Jazzber Bermeoko XI. jazz jaialdia izango da datorren astean, eguaztenetik barikura, hain zuen.
Aurten berritasunak izango ditu jaialdiak, Jizz Jazz talde antolatzaileko kideek eta Susana Regidor Kultura teknikariak jakinarazi dutenez.
Toki aldaketa izango da berritasun nabarmenena. Azken urteetan Nestor Basterretxea aretoan egin ohi izan da. Aurten, ordea, Kafe Antzokian egingo dute.
Antolatzaileek toki aldaketa honek jaialadiari «giro lasaiagoa eta desberdina» emango diola espero dute.
Hiru kontzertu
Hiru kontzertu antolatu dituzte, bana egun bakoitzerako. Regidorren arabera, garrantzitsua da Bermeoko Jazzber jaialdia, nazioarteko jazz musikari ospetsuak etorri ohi direlako. Hain zuzen, haren esanetan, Getxo Nazioarteko Jazz Jaialdian egongo direnetako batzuk ekarriko dituzte Bermeora.
Aurten, Pierre Anckaert Duo bikote belgikarrak emango dio hasiera ikuskizunari eguaztenean. Piano eta kontrabaxu soinuak zabalduko dituzte Kafe Antzokian. Igor Markaida antolatzailearen esanetan, «giro interesgarria sortuko du ukitu latindarra» duen bikoteak.
Eguenean izena saxofoi jolearengandik hartu duen Kristian Brink Quartet laukote suediarra ikusteko aukera izango da. Saxofoia, pianoa, kontrabaxua eta bateria musika tresnak ditu lagun talde horrek.
Barikuan kontzertua eta Jam Session saioa
Ondrej Pivec Organic Quartet laukote txekiarrak emango du jaialdiko azken kontzertua. Markaidaren arabera, talde horrek «ukitu `funky´-a du, bariku baterako askoz alaiagoa». Organoa, saxofoia, gitarra eta bateria musika tresnak joko dituzte.
Kontzertu horrek berezitasuna ere izango du, izan ere, iturri beraren esanetan, «organoa ez da askotan entzuten».
Jaialdiari bukaera emateko Jam Session saioa antolatu dute Irish Pub tabernan, ohi bezala.
Miguel Salvador Trio taldeak gidatuta, bertaratzen direnek jazza jotzeko aukera izango dute han. Kafe Antzokian izandako talderen bat bertan izatea eta eurek ere parte hartzea nahiko lukete antolatzaileek. Dena den, denentzako zabalik dagoela argitu dute.
Kontzertu guztietarako sarrerak doakoak dira.
egitaraua
Uztailak 9, eguaztena.
Pierre Anckaert Duo bikotearen ikuskizuna, 20:30ean.
Uztailak 10, eguena.
Kristian Brink Quartet laukotearen kontzertua, 20:30ean.
Uztailak 11, barikua.
Andrej Pivec Organic Quartet laukotearen kontzertua, 20:30ean.
22:30ean, bestalde, Jam Session bat antolatu dute Irish Pub tabernan Miguel Salvador Trioren eskutik.