
Dieguezi lehen harrera egin diote
Bermeo
Herriko tabernako horman zintzilikatuta egon den argazkia kendu zuen Juan Pablo Dieguezek.
o. zabalondo
Hainbat lagun bildu ziren atzo goizaldean Bermeon Juan Pablo Dieguezi lehen harrera egiteko. Herriko tabernan bildu ziren goizaldeko 12:00ak bueltan eta iristear zegoenean txalapartarekin eman zioten ongi etorria bertan bildutako guztiek.
Lameratik Herriko tabernara arteko pasilloa egin zioten, eta besarkadetarako momentua izan zen.
Bere alaba biekin heldu zen Dieguez Bermeora, Santutxun lehenengo geldialdi bat egin ostean. Herriko tabernan, bestalde, jaira gehitu zen bere semea. Alboka eta trikitrixaren bitartez egin zuten jaia Herriko tabernan.
Kartzelan egon den bitartean Herriko tabernako horman zintzilik egon den bere argazkia kendu zuen herenegun Juan Pablo Dieguezek.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Musika
Mikel Markezen kontzertua
BERMEO, Kafe Antzokian - 2008-12-03
Hitzaldia
Etxebideri buruzko hitzaldia
BERMEO, Gizarte eta Kultura Etxean - 2008-12-04
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.