
Merru auzoan izandako suteak baserri bat desalojatzera behartu du
Ibarrangelu
ðð
Uztondoak erretzeko egindako sua beroaldiaren ondorioz hedatu zen.
MIREN KORTA
Atzo sutea sortu zen Ibarrangeluko Merru auzoan. Gernika-Lumoko Ertzaintzak azaldu zuenez, «uztondoak erretzeko egindako sua beroaldiaren ondorioz hedatu zen». Suhiltzaileek baso-suteen arriskua neurtzeko eskalan, bigarren mailako garrantzia eman zioten. Ertzaintzak argitu zuenez, «sutea baserri baten ondoan sortu zen eta eraikina desalojatzera behartu zituen suhiltzaileak».
Suhiltzaileek 17:40ean hartu zuten Ibarrangelun gertatzen ari zenaren abisua. Berehala, Gernika-Lumoko suhiltzaile-etxetik hiru kamioi atera ziren Ibarrangelurantz. «Gainontzekoak Mungian ziren, han gertatutako trafiko istripu batean laguntzen», Ertzaintzak azaldu zuenez.
Ez da zauriturik egon
Ertzaintzak sutearen hedadura eta garrantzia argitu zuen. «Zorionez ez da zauriturik egon, sutea zelaian gertatu delako». Baso-suteen eskalak hiru maila bereizten ditu eta bigarrenak arrisku ertaina suposatzen du. «Suhiltzaileek bigarren mailako garrantzia eman zioten, Ibarrangeluko sutea baserri baten ondoan gertatu zelako, baita ere atzoko baldintza meteorologikoek hedatzen lagundu zezaketelako».
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Musika
Mikel Markezen kontzertua
BERMEO, Kafe Antzokian - 2008-12-03
Hitzaldia
Etxebideri buruzko hitzaldia
BERMEO, Gizarte eta Kultura Etxean - 2008-12-04
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.