Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Busturialdea
2008ko abenduak 3, Eguaztena

Harpidetu zaitez!

Gernikako piperra izango da protagonista gaurko azoka berezian

Gizartea

Bizkaiko Txakolina eta Errioxako ardoa dastatzeko aukera ere izango da goizean zehar, Merkatu plazan.

erredakzioa

Hileko lehen zapatua izanik, azoka berezia izango da gaur goizean Merkatu plazan. Eusko Labeldun Gernikako piperraren inguruan antolatu dute gaurkoa eta, berorrekin batera, Bizkaiko Txakolina eta Arabako Errioxako ardoa ere dastatu ahal izango dira.

Ohi legez, bestalde, fruta eta barazkiak erosteko aukera ere izango dute Merkatu plazara hurreratzen direnek. Artisauek egindako eskulanak eta umeentzako jolasak ere, ohi lehgez, ez dira faltako.

Txu-txuak eta mermelada, dohainik

`Euskeraz erostea eskubide Goxoa!´ kanpainaren baitan, udalerriko sei gozotegik egindako txu-txuak eta 600 mermelada pote banatuko dituzte azoka berezira joaten direnen artean. Eriak eta Azokak saileko zinegotzi Iñaki Gorroñok eta Euskara zinegotzi Idoia Fernandezek esan dutenez, «merkataritza abiapuntu hartuta, tradizioa eta modernitatea uztartzeko modu bat da. Herrian euskararen aldeko sentsibilizazio zabaldu nahi dugu».

09:00etatik eguerdira bitartean egongo da zabalik azoka.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa