
Arrolako indusketa lanak martxan dira, beste urtebetez
Kultura
Hainbat herrialdetako 23 gazte Arrolako burdin aroko gotorlekuan ariko dira 15 egunez, indusketa lanetan.
egoitz atxikallende
Arrolako burdin aroko gotorlekuan indusketak egiteko auzolandegia antolatu dute aurton bosgarren urtez.Landa garapenerako Urremendi elkarteak kudeatutako auzolandegia, Busturialdeko gazte planaren baitan egingo da. Auzolandegiak Eusko Jaurlaritzako Kultura sailaren eta Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza sailaren laguntza izango du. Nabarnizko, Arratzuko eta Mendatako Udalek ere laguntzen dute proiektua.
Bi txanda izango dira
Auzolandegia herenegun, uztailaren 2an, hasi zuten lehen txandako 18 eta 26 urte bitarteko 23 gazteek, eta uztailaren 15ean bukatuko dute beraien lana. Uztailaren 17tik 30era bigarren txandako gazteak etorriko dira.
Lehen txandan bildutako gazteak Turkiatik, Koreatik, Serbiatik, Mexikotik, Alemaniatik edota Frantziatik etorri dira. Proiektuaren helburua Arrolako kastroko indusketa lanak egiteaz gain, elkarbizitza, gure historia ezgutzea, gure ohiturak ikastea eta asialdirako beste eredu bat lantzea dira.
Gazte horiek gure eskualdean egingo duten egonaldian Mendatako aterpetxean egingo dute lo. Eskualdea ezagutzeko hainbat ekintzetan parte hartzeko aukera ere izango dute.
Egingo dituzten lanak
Arrolako kastroan egingo diren lanak Mikel Unzuetak gidatuko ditu, berau aztarnategiko zuzendaria da eta Bizkaiko Foru Aldundiko ondare zuzendaritzako kidea. Gazteek egingo duten lana, bestalde, Juan Jose Cepeda Deustuko Unibertsitateko historia doktoreak eta arkeologoak gainbegiratuko du.
Aurkezpen ekitaldia
Azteazkenean egin zuten auzolandegiaren aurkezpena. Bertan Josu Sabin Olano Arratzuko alkateak, Xabier Sanchez Eusko Jaurlaritzako Gazteria Saileko zuzendariak, Joseba Mallea Mendatako alkateak eta Juan Jose Cepedak egingo dituzten lanen azalpenak eman zizkien gazteei.
Olano izan zen hitza hartzen lehena, hurbildutako gazteei ongi etorria emanez eta Busturialdean egingo dituzten 15egunak asko gozatzeko eskatuz. Behar dutenean laguntzeko bere prestutasuna adierazi zien gazteei.
Ostean, Sanchezek hartu zuen hitza eta, lehenik eta behin, proiektuan kolaboratzen duten erakunde guztiak eskertu zituen. Horrez gain, gazteei «ondo pasatu eta etxera itzultzean Euskadiko enbaxadore izateko» eskatu zien. Auzolandegia martxan dagoen lau urteetan indusketa lanek izandako aurrerakada ere aipatu zuen.
Berba hartzen azkena Cepeda izan zen, eta horrek egingo duten lanaren berri eman zien gazteei. Bere hitzetan, lehenengo Arrolako ipar-mendebaldeko gunea aztertuko dute; batez ere atea eta sarrerako eremua. «Lurra kendu eta harriak garbitzea izango da lan handiena, ondoren harresiak nola eraiki zituzten jakiteko» ,gaineratu zuen. Horrez gain, azaleratutako aztarnen argazkiak eta marrazkiak egin beharko dituztela jakinarazi zien Cepedak auzolandegiko gazteei.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Erakusketak
Euskara elkarteen erakusketa
Aukeratu Herria, Kultur Etxea - 2008-11-28
Hitzaldia
Etxebideri buruzko hitzaldia
BERMEO, Gizarte eta Kultura Etxean - 2008-12-04
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.