
Herriko udalekuak hasi dira Busturiko eta Muruetako umeentzat
Aisia
Uztailean astelehenetik barikura Busturian 52 ume eta Muruetan 33 ume ariko dira, zenbait ekintzetan.
olaia zabalondo
Muruetako eta Busturiko hainbat umek badute uztaileko goizetan denborapasa. Izan ere, aste honetan hasi dira herriko udalekuak eta hainbat dira bi herrietako udalekuetan partehartzen ari diren umeak.
Astelehenetik barikura bitarteko goizetan zenbait ekintzetan parte hartuko dute bi herrietako umeek; Muruetan 10:00etatik 13:30era eta Busturian 10:00etatik 13:00etara.
Herria ezagutzeko aukera
33 dira Muruetako udalekuetan parte hartzen ari diren umeak, hiru eta hamabi urte bitartekoak. Monitoreen esanetan, «beraien artean elkar ezagutzeko eta herria ezagutzeko aukera izango dute hilabete honetan».
Busturiko udalekuetan, ordea, 52 dira herriko udalekuetan parte hartzeko izena eman duten umeak. Horretan, lau eta hamar urte bitarteko umeak dira.
Eguraldi onarekin inguruak ezagutuko dituzte. Bestalde, eguraldi txarrarekin jokoak eta eskulanak egingo dituzte.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Erakusketak
Euskara elkarteen erakusketa
GAUTEGIZ, Kultur Etxea - 2008-11-28
Hitzaldia
Etxebideri buruzko hitzaldia
BERMEO, Gizarte eta Kultura Etxean - 2008-12-04
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.