
Herriko 29 entitatek jasoko dute zapatuan 'Euskaraz bai' ziurtagiria
Euskara
Merkatu plazan izango da ekitaldia, 13:30ean; ordezkari bakoitzak dagokion zigilua jasoko du bertan.
maite orue
Udalak eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak sinatutako hitzarmena hasi da fruituak ematen. Datorren zapatuan, hilaren 5ean, `Euskaraz bai´ ziurtagiria eskuratuko dute euskararekiko konpromisoa hartu duten zenbait komertziok, elkartek eta profesionalek. 29 entitate dira, oraingoz, ziurtagiria lortu dutenak, «lehenengo urtea izateko asko», Idoia Fernandez Euskara zinegotziaren iritziz. Hori dela eta, «balorazio positiboa» egin du Fernandezek.
13:30ean izango da ekitaldia, Merkatu plazan. Aitzol Zubizarreta ariko da aurkezle lanetan, eta ondoren Ekain Ormaetxea Kultura zinegotziak eta Rober Gutierrez Ziurtagirien elkarteko zuzendariak hitza hartzea aurreikusten dute. Ostean, banan-banan jasoko du entitate bakoitzeko ordezkariak dagokion ziurtagiria eta dokumentazioa, hartu duten konpromisoaren erakusgarri. Banaketa egiten den bitartean gaffitilari batek ekitaldiaren irudikapena egingo du.
Abendura arteko epea
Ziurtagiria lortzeko bidean entitate bakoitzaren maila aztertu dute lehenbizi. Ziurtagirien elkartekoak oso zorrotzak direla dio Fernandezek. «Maila batetik bestera igarotzea oso-oso zaila da. Goi mailako ziurtagiria lortzea, esaterako, izugarrizko kalitatea erakustea da».
Urtea amaitu orduko, dena den, beste zenbait entitatek lor dezakete ziurtagiria. Izan ere, abendura arteko epea eman dute prozesua gauzatzeko. «Lan eskerga eskatzen du eta batzuk ezin izan dute egin oraindik, Aita Villasante Udal Euskaltegiak edota Seber Altube ikastolak, esaterako. Euren asmoa da, ordea, urtea amaitu baino lehen ziurtagiria eskatzea».
Zapatukoa bezalako ekitaldirik, dena den, ez dute berriz egingo. «Euskara sailaren asmoa urtea amaitu baino lehen zigilua lortzen duten gainontzeko entitateak batzea da argazkiren bat ateratzeko. Horrez gain, triptiko batzuk aterako ditugu, herritarrek jakin dezaten konpromiso hori zeintzuk hartu duten».
Kalitateko zigilua
Ziurtagiria eskuratzeko 90 euroko urteko kuota ordaindu beharko dute akordioarekin bat egiten dutenek. Aurten, hitzarmena sinatzen duten lehenengo aldia izanik, Udalak hartuko du bere gain zigilu bakoitzaren kostuaren %30a.
Euskara zinegotziaren esanetan, «azken finean, kalitateko zigilu bat da ziurtagiria. Beraz, kanpora begira erabili dezakete lortu dutenek. Kalitatearen ideia hori herritarrei ematen zaien zerbitzuan zentratu nahi dugu. Guretzat, zerbitzu kalitatea da zerbitzua euskaraz ematea».
ziurtagiria lortu dutenak
«Dendan lanerako erabiltzen dugun material guztia euskaratzen saiatzen ari gara»
iraide mota ð- Duka arropa denda
Euskara
`Euskaraz bai´ ziurtagiria jasoko duten dendetako bat da Duka; pixkanaka aldaketak egiten dabiltzala dio Motak.
ITSASNE MADARIAGA
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Musika
Mikel Markezen kontzertua
BERMEO, Kafe Antzokian - 2008-12-03
Hitzaldia
Etxebideri buruzko hitzaldia
BERMEO, Gizarte eta Kultura Etxean - 2008-12-04
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.