Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Busturialdea
2008ko abenduak 3, Eguaztena

Harpidetu zaitez!

Bilbao: «Urte hasieran debekuarekin gerta daitekeenak kezkatzen gaitu»

Arrantza

Aurelio Bilbao Bermeoko Arrantza Kofradiako idazkariak «etorkizun beltza» iragarri du arrantzaleentzat.

natalia salazar

Europar Batasuneko Arrantza Batzordeak bokarta arrantzatzeko debekualdia gutxienez urtea bukatu arte luzatzeko hartutako erabakiaren aurrean «kezkatuta» daude arrantzaleak, Aurelio Bilbao Bermeoko Arrantzaleen Kofradiako idazkariak jakinarazi duenez.

Albistea, dena dela, eurentzako ez da berria izan, iragan ekainaren 19an Madrilen Aztiko eta Espainiako Ozeanografia Institutuko zientzialariekin egin zuten bilera batean jakinarazi baitzieten «biomasa iaz baino pixka bat txikiagoa zela» eta «kolpe gogorra» hartu zuten. Izan ere, Bilbaoren esanetan, «zientzialariek esandakoaren aurka ezin daiteke ezer egin».

Azken erabaki hori arrantzaleekin oraingoz ez dutela eztabaidatu agertu du Bilbaok, arrantzan ari baitira. Hala ere, «urtea bukatu arte» hausnarketa egiteko denbora badutela gehitu du.

Oraingoz debekuak eurengan «eragin handiegirik» ez duela jakinarazi du Bermeoko Arrantzaleen Kofradiako idazkariak.

Datorren urterako kezka

Hain zuzen, «2009ko lehen seihilekora begira zer erabakitzen duten kezkatzen gaitu guri gehien, hori izan ohi da-eta guretzat benetako kanpaina», agertu du.

Horren harira, argi daukate «datu zientifikoak ez direla aldatuko». Aurreko kanpainetan aztertutakoaren ondoren «aldaketarik ez» dela egongo ikusi dela azaldu du Bilbaok, eta horren aurrean, bokarta biomasak gora egiten ez badu, ezer egiterik ez dutela jakin badakitela gehitu.

Azken itxaropena

Azti duela bost urte hasi zen balio «frogagarria» ematen ez dioten kanpaina bat burutzen; urrian egin ohi dute. Hiru hilabete barru egingo duten kanpaina horretan «arraina egon badagoela eta areagotu egin dela» ikusten badute, abenduan Europar Batasuneko Ministroen Kontseiluak debekua altxatzeko erabakia har lezakeela agertu du Bilbaok, hori omen da euren «itxaropena».

Hala ere, itxaropen hori txikia dela azaldu du Bilbaok, kontuan izanda zientzialariek «emandako datuen arabera egoera iazkoa baino txarragoa dela. Aho zabalik geratu gara denok, egia esan», agertu du.

Azterketa hori egiten duten bosgarren urtea izanik, «kausen eta ondorioen arteko lotura» egiteko balio lezakeela uste du Bilbaok. Hau da, «Aztik esaten badu urrian arraina egon bazegoela eta datorren udaberrirako ere egongo dela aurreikusi badaiteke, baliteke Europar Batasunaren erabakian eragina izatea», azaldu du.

Hala ere, Batzordeak, oraingoz, azterketa horri balioirik ematen ez diola azaldu du Bermeoko kofradiako idazkariak, «zientifikoki ez baita ezer frogatzen».

Arrantzaleek erabakiko dute

Aztik egindako azterketa horren arabera, bokartaren biomasa egokia dela ondorioztatzen bada baina Europar Batzordeak debekuari eusten baldin badio zer egingo duten arrantzaleek eurek erabaki beharko dutela agertu du Aurelio Bilbaok.

Frantziako eta Espainiako Estatuak ados jartzen badira eta arrantza kuota bat ezarrita arrantzualdia zabal daitekeela agertzen badute, Bilbaoren esanetan, baliteke Europar Batasuneko Ministroen Kontseiluak abenduan arrantzaleen aldeko erabakia hartzea.

Horretarako, ordea, bi Estatuak ados jarri behar ko direla gaineratu du Bilbaok.

 


«Urrian bokartaren egoera aztertzeko kanpaina egingo dute. Hori da gure itxaropena»

«Guretzat benetako kanpaina urte hasieran hasten da. Horrek kezkatzen gaitu gehien»

«Zientzialarien txostenak ikusita, datorren urtean ere itxita jarraituko duela ematen du»

Aurelio bilbao

Bermeoko Kofradiako idazkaria



 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa