
Urdaibaiko traineruari abestia egiteko lanean ari dira
Bermeo
Josu Zabalondo eta Xabi Agurruzaga ari dira horretan; denboraldia amaitu baino lehen prest izan nahi dute.
o. zabalondo
Josu Zabalondo abeslaria eta Xabi Agurruzaga trikitilaria Urdaibaiko traineruari abesti bat egiteko lanetan dabiltza. Printzipioz denboraldi honen hasierarako prest izan nahi zuten. Hala ere, aurtengo denboraldia amaitu baino lehen prest izatea espero dute.
Josu Zabalondo abeslariaren esanetan, «hiru urte daramatzat ideia horrekin buruan, baina pasa den urtera arte ez ginen hasi horretan lanean. Xabiri buruan nuen ideia aipatu nion, berari ere ideia ona iruditu zitzaion eta horrela hasi ginen». Bermeoko Udalarekin ere kontaktuan jarri ziren iaz, baina ez dute Udalaren aldetik inolako erantzunik izan. «Hala ere, guk aurrera egingo dugu abestiarekin», azpimarratu du Zabalondok.
Estropadatako berbak
Musika dagoeneko eginda dagoela adierazi du Zabalondok, eta abestiaren letrari ere gutxi falta zaiola esan du. «Ideia batzuk nireak dira, estropadatan erabiltzen diren berbak hartu ditut. Bestalde, abestiaren letraren zatirik handiena Iñaki Aurrekoetxeak egingo du. Ainhoa Unanuek era lagundu digu estropaden munduko hiztegiarekin».
Estropaden munduko hiztegiaren inguruan dagoen liburu batez ere baliatu dira abestiaren letra egiterako orduan. «Patxi Bilbao Urdaibaiko entrenatzaileak utzi zidan eta hortik ere berba asko atera ditugu». Urdaibaiko traineruari egingo dioten abestiak reggae kutsua izango du, Josu Zabalondok abestuko du eta musika Xabi Agurrazagarena izango da. Koruak herriko jendearen laguntzagaz egin nahi dituztela argitu dute. Abestia Agurrazagak berak duen estudioan grabatuko dutela esan du Zabalondok.
Abestia saldu
Behin abestia prest dutenean saltzeko asmoa agertu dute, «oraindik ezin dugu esan zenbatean salduko dugun, guk ere ez dakigu eta».
Abestia Urdaibai traineruaren ereserki bihurtzea gura dute.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Erakusketak
Euskara elkarteen erakusketa
GAUTEGIZ, Kultur Etxea - 2008-11-28
Musika
Mikel Markezen kontzertua
BERMEO, Kafe Antzokian - 2008-12-03
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.