
Jaurlaritzak egindako txostenak 11 harrobi berri aurreikusten ditu eskualdean
Ekonomia
Busturialdeko 6 herritan aurreikusten dira harrobiak. Guztita 2.679,3 milioi harri tona aterako dituztela aurreikusi dute.
egoitz atxikallende
Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) eta Lakuako Industria, Merkataritza eta Turismo sailak bultzatutako ikerketa batek 131 harrobi berri aurreikusten ditu, 112 eremutan banatuta. Aurreikusitako 45 harrobi aire zabalekoak izango lirateke, eta 67 lur azpikoak.
Eragin handia
Aurreikusitako harrobiek Euskal Automia Erkidegoan dauden 9 parke naturaletatik 7tan eragina izango lukete. Horrez gain, natura 2000 sarean interes gune gisa izendatutako 32 eremutan izango lukete eragina. Urdaibaiko Biosferaren Erreserban ere ondorioak izango lituzkete aipatutako harrobiek. Urkiolako parke naturalean, berriz, 5 harrobi berri zabaltzea proposatzen du EEEren eta Industria sailaren txostenak.
Gure eskualdean eragina
Aipatutako ikerketak 11 harrobi berri aurreikusten ditu gure eskualdean, 7 lur azpian eta 4 aire zabalean. Gaur egun bi harrobi daude Busturialdean: bata Foruan eta bestea Ereñon. Jaurlaritzaren aurreikuspenak aurrera eginez gero, Busturian bi harrobi berri zabalduko lirateke, etabeste bina Gautegiz-Arteagan eta Nabarnizen. Bana aurreikusten ditu Kortezubin eta Ibarrangelun. Ereñon hiru aurreikusten dituzte. Busturialdean, guztira, 2.679,3 milioi tona harri ateratzea ekarriko luke.
Ekologisten salaketa
Ekologistak Martxan-ek txostena aztertu eta salaketa egin du. Beraien hitzetan, «egindako proposamena, ez da harrobien lurraldeko arlo-plana, EAEn harrobiak jarri daitezkeen guneen inbentario bat da». Horrez gain, harrobien beharrizana eta sortuko duten eragina ez dela egiaztatu salatu dute .
Hori dela eta, «porlanaren erabilerari buruzko gogoeta publikoa» egitea eskatu dute. Hori egin arte harrobi berriak irekitzeko baimenak bertan behera utzi behar direla aldarrikatu dute.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Jaiak
Gaztaņerre eguna
GAUTEGIZ, - 2008-10-12
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.