
Aldundiak 80 milioi jarriko ditu Bizkaiko bide-sarea hobetzeko
Gizartea
Eskualdean 50 puntu arriskutsu daudela salatu zuen Motozerrak elkarteak urtarrileko txostenan.
MIREN KORTA
Jose Luis Bilbao, Bizkaiko ahaldun nagusia eta Iñaki Hidalgo, Garraio eta Herri Lan sailburuak hurrengo lau urteetan herrialdeko bide-sarea hobetzeko 80 milioi euro bideratuko dituztela jakinarazi dute. Aldundiak berriztapen plana zehaztuta dauka dagoeneko, eta lanak urte bukaeran hasiko direla ziurtatu dute.
Aldundiaren konpromisoa Motozerrak, Bizkaiko motozaleen elkarteak, urtarrilean plazaratu zuen segurtasunari buruzko txostenan oinarritzen da. Elkarteak Bizkaiko bide-sarearen egoeraren azterketa egin zuen 2007an, herrialdean 1.200 kilometroko ibilbidea eginez. Aldundian aurkeztutako ikerketan Busturialdeko erabiltzaileen 50 inzidentzien edo gabezien salaketak bildu zituzten, besteak beste.
Motozaleen beharrizanak
Bizkaiko Foru Aldundiko Garraio sailak bi milioi euro bideratuko ditu motozaleen segurtasuna bermatzeko helburua izango duten neurriak hartzera. Motozerrak elkarteko kideek azaldu dutenez, «errepideetako babes sistemak eta oinezkoen pasaguneetako pintura irristakorrek suposatzen duten arriskua dira motozaleak gaur egun gehien kezkatzen dituzten arazoak».
Motozaleen elkarteak aspaldi ari dira bideetako babes sistemak egokitzeko mobilizazioak egiten. Momentuz, Bizkaiko Aldundiak 500.000 euroko aurrekontua duten lanak hasiko ditu puntu arriskutsuenak konpontzeko. Horien artean, Zornotza eta Gernika-Lumo lotzen dituen BI- 635 errepidea eta Bermeotik Bakiora doan BI-3101 bideak daude.
Errepideotan babes sistema homologatuak ezarriko dira. Aurreikusita dauden konponketen artean, bihurguneetako biondak bikoizteko, babes heziak plastikoz estaltzeko, bideetako zuloak konpontzeko edota pintura irristakorrak kentzeko konpromisoa hartu du Aldundiak.
Babeserako neurriak
Asier Learreta, Udaibikers elkarteko kideak, argi dauka konponketak behar-beharrezkoak direla. «Oso ondo legoke plana betetzea. Hasteko neurri onak ematen dute». Hala ere, Motozerrak-eko txostena prestatu zenetik, erabiltzaileek ez dute aldaketa handirik antzeman Busturialdeko bideetan. «Gernika-Lumotik Forura doan bidea konpondu dute, zuloak estali dituzte eta hori onuragarria da motorra erabiltzen dugunentzako, baina horrez gain, ez da aldaketa handirik ikusi». Aurrerapausoak kostata heltzen dira, «oraindik gauza asko daude konpontzeko eskualdeko bideotan», Learretak azaldu duenez.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Erakusketak
Euskara elkarteen erakusketa
Aukeratu Herria, Kultur Etxea - 2008-11-28
Erakusketak
Euskara elkarteen erakusketa
GAUTEGIZ, Kultur Etxea - 2008-11-28
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.