Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Busturialdea
2008ko abenduak 3, Eguaztena

Harpidetu zaitez!

Gasolioaren prezioaren igoera salatu dute arrantzaleek Madrilen

Ekonomia

Sektoreak bizi duen krisia ikusita Espainiako gobernuak neurririk hartu ez duela salatu asmoz, ehunka arrantzaleren manifestazioa izan zen atzo Madrilen.

maite zabalondo

Gasolioaren prezioaren etengabeko igoeraren aurrean arrantza sektoreak bizi duen krisia salatzeko, ehunka arrantzaleren manifestazioa izan zen atzo eguerdian Madrilen (Espainia), Ingurumen, Landa Ingurune eta Itsas Inguruneko ministerioaren aurrean. Bertan izan ziren Bermeoko eta, orokorrean, Euskal Herriko arrantzaleak ere, `Arrantza salba dezagun´ eta `Konponbideak berehala´ zekartzaten pankarten artean.

Krisi horren aurrean Espainiako Gobernuak neurririk hartu ez duela salatu zuten. Hori dela eta, gasolioaren prezioaren igoera eta arrainaren lehen kotizazioen jaitsiera arinduko dituzten neurriak hartzea aldarrikatu zuten.

Cepesca Arrantzaren Espainiako Konfederazioaren eta arrantza sektorearen defentsarako plataformak 20.000 kilo arrain fresko banatu zituzten ministerioaren aurretik igaro zirenen artean. Txitxarroak, lirioak eta legatzak banatu zituzten, besteak beste, arrantzatzen duten produktuaren kalitatea erakusteko.

Azken bost urteetan gasolioaren prezioa ikaragarri igo dela, baina hogei urtetan arrainaren prezioa igo ez dela salatzen dute arrantzaleek. Jakinarazi dutenez, «2003ko maiatzean gasolioaren litroa 0,18 eurotan zegoen eta egun 0,75 eurotan dago litroa. Aurtengo urtarrilean gasolio litroko 0,42 euro pagatzen baziren, orain, 0,75 euro litroko kostatzen da gasolioa».

Euskal Herriko ordezkaritzak erregaiaren prezioa 0,75 eurotik 0,45 eurora jaistea eskatu du, «itsasora ateratzea errentagarria izan dadin».

Lanuzteak

Atzoko manifestazioaz gain, arrantzaleak greban daude dagoeneko. Batzuek atzo hasi zuten greba, baina zenbait autonomia erkidegoetako armadoreek eta arrantzaleek duela egun batzuk erabaki zuten etxean gelditzea.

Hala ere, zenbait euskal arrantzalek euren desadostasuna erakutsi dute «armadoreek arrantzaleekin berba egin barik arrantza etenaldia egiteko erabakia hartzeagatik». LABek ere hori salatu berri du.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa