
Aurtengo 'Enpresa solidario onena'-k saritu ditu Behargintzak
Ekonomia
Salica industriak, Txalintxu loreen eta abereen dendak eta Izarzugaza harategiak 6.000 euro jaso dituzte.
m. zabalondo
Ekintzailearen Egunarekin batera, `Enpresa solidario onena´-ren bigarren sariketa egin zuten atzo eguerdian Behargintza Enplegu Zentroan. Hiru irabazle izan ziren: enpresa ertain eta handien kategorian, Salica elikagai-industria; enpresa txikien saria hutsik geratu zen, eta, horren ordez, mikroenpresen kategorian bi irabazle izendatu zituzten: Txalintxu loreen eta abereen denda eta Izarzugaza harategia. Enpresa irabazle bakoitzari 6.000 euroko saria eman zieten eta baita Nestor Basterretxearen `Olatua´ eskulturaren erreplika txikia ere.
Saritutako irizpideak
Hainbat irizpide saritu zituzten. Salicaren kasuan, formaziorako planak eta berrikuntza eta kalitate planak hartu zituzten kontuan. Txalintxuren kasuan, toki garapena, euskara eta euskal kultura eta ingurumena izan ziren baloratu zituzten irizpideak. Azkenik, Izarzugaza harategiarengandik, berrikuntza, lan harremanak eta kalitatea baloratu zituzten.
Bermeoko eta Sukarrietako alkateek eta Mundakako alkateordeak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Berrikuntza eta Ekonomia sustapen saileko diputatuak parte hartu zuten ekitaldian.
Iaz 29 enpresa berri sortu ziren
Era berean, Ekintzailearen Eguna ere ospatu zuten. 2007. urtean zehar Behargintzaren laguntzarekin sortutako enpresa guztiek oroigarri bana jaso zuten eta baita enpresari guztiak biltzen dituen gida komertziala ere. Hain zuzen, `Ekintzailearen bigarren gida´ aurkeztu zuten, non Behargintzako teknikarien aholkularitza jaso duten enpresen argazkiak, izen komertziala, jarduera ekonomikoa eta ekintzaileen datuak agertzen diren.
Iazko urtean, guztira, 29 enpresa sortu ziren, eta dagoeneko aurten zortzi enpresa berri sortu dira eta hogei bat sortzeko bidean daude.
Ekintzailearen Eguna 2.000 urtean egin zuten lehen aldiz Europar Batasunean eta ordutik urtero egiten da udaberrian. Bermeoaldeko Behargintzaren oinarrizko jarduera-eremua ekintzaileei laguntzea izango da. Azken batean, eskualdeko garapen ekonomikoa sustatzea.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Erakusketak
Euskara elkarteen erakusketa
GAUTEGIZ, Kultur Etxea - 2008-11-28
Hitzaldia
Etxebideri buruzko hitzaldia
BERMEO, Gizarte eta Kultura Etxean - 2008-12-04
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.