
Eskolako Agenda 21 Udal Foroa egin dute Bermeon, bigarrenez
Bermeo
Herriko lau ikastetxeetako ikasleek urtean zehar egindako lana aurkeztu diete alkateari eta udaleko ordezkariei.
olaia zabalondo
Asteotan eskualdeko beste zenbait ikastetxek egin bezala, Eskolako Agenda 21 Udal Foroa egin zuten atzo Bermeon, bigarrenez. 10:00etan batu ziren lau ikastetxeetako ikasleen ordezkariak, irakasleak eta zenbait guraso urtean zehar egin izan duten lana partekatzeko eta Bermeoko alkateari eta udaleko zenbait ordezkariri beren lanaren aurkezpena egiteko.
Guztira, 1.823 ikasle bermeotarrek parte hartu dute aurten Eskolako Agenda 21ean. Institutuko, Sagrado Corazon ikastetxeko, Eleizalde ikastolako eta San Frantzisko herri ikastetxeko ordezkariek urtean zehar hartutako konpromisoak aurkeztu zituzten, eta horien betetze maila zein izan den azaldu zuten. Horrez gain, aurrera begirako erronkak ere azaldu zituzten.
Egindako proposamenak
Ikastetxe guztiek beren proposamenak bateratu ostean, garrantzitsuenak azaldu zizkioten Bermeoko alkateari. «Artza koipeztua noiz arte?», galdetu zioten. Horretarako lanean dabiltzala eta datorren urtearen amaieran proiektu horrekin hasiko direla erantzun zien Lejarretak. Bestalde, txakur kaken gaineko neurriak hartzeko eskatu zioten ikasleek Udalari. Alkatearen esanetan, «eskatuta daude txakurren kakak biltzeko poltsak». Autoak gaizki ez aparkatzeko neurriak hartzeko, edukiontziak sarriago husteko eta Garbigunea herritik hurbilago edo Garbigune gehiago jartzeko ere proposatu dute ikasleek.
Ikasleen konpromisoak
Ikastetxe bakoitzeko ordezkariek beren ikastetxeek aurrerantzean hartuko dituzten konpromisoak azaldu zituzten. Ikastetxe guztiek hartu dute «ahalik eta paper gutxien erabiltzeko konpromisoa, gutxi erabilitakoa berrerabili» egingo dute eta birziklapena bultzatuko dute «aspektu guztietan», euren arabera.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Erakusketak
Euskara elkarteen erakusketa
GAUTEGIZ, Kultur Etxea - 2008-11-28
Hitzaldia
Etxebideri buruzko hitzaldia
BERMEO, Gizarte eta Kultura Etxean - 2008-12-04
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.