Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Busturialdea
2008ko abenduak 3, Eguaztena

Harpidetu zaitez!

Herriko hiri-plan orokorra aldatzeko asmoa berretsi du Foruko alkateak

Forua

Jaurlaritzaren legea betez, 3.100 metro koadroko merkatalgune bat eraiki daitekeela dio Foruko alkateak.

oihana cabello

Foruan gune komertzial bat egiteko eskaera Eroskik 2006an egin zuela zehaztu zuen Igor Duñabeitia Foruko alkateak atzo emandako prentsaurrekoan. Eta horri erantzuteko Udalak Foruko hiri-plan orokorra aldatzeko asmoa duela gaineratu zuen. «Hori bai, Eusko Jaurlaritzak jartzen dituen arauak betez».

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailak jarduera ekomomiko ezberdinetarako eskualde bakoitzean zenbat metro koadro erabil daitezkeen zehazten du. «Eskualde honetan 5.900 metro koadro ditu zehaztuta Jaurlaritzak merkatalguneentzako. Eta, oraingoz, 2.800 bakarrik daude okupatuta, Gernika-Lumoko Maxi Eroskirenak». Beraz, 3.100 metro koadroko merkatalgunea eraiki daitekeela esan zuen. «Arropa dendetarako, aldiz, mila metro koadro baino gehiago daude erabilgarri, eta brikolajea deritzonerako zazpiehun».

Gaur egun Gernika-Lumok onartuta duen hiri-plan orokorraren arabera, Maxi Eroskik ezin ditu bere instalazioak handitu. «Horregatik, euren asmoa da Gernika-Lumokoa zarratzea eta Foruan berria eraikitzea».

Proiektua hastapenetan

Foruko hiri-plan orokorraren hasierako fasea onartuta dutela ere zehaztu zuen. «Behin-behinekoa onartu beharko litzateke ondoren, eta, azkenik, behin-betikoa».

Lursailen jabeekin ere batzartu da Foruko alkatea. «Batzar horretan lursailak saltzeko prest agertu ziren ia denak». Gainera, ¬alkatearen esanetan¬ inork ez dio proiektuarekiko desadostasuna adierazi.

Horrez gain, merkatalgunearena hastapenetan dagoen proiektua dela zehaztu zuen. «Dena den, ez litzateke merkatalgune erraldoia izango, komunikabideek eta Gernika-Lumoko merkatariek esan duten legez». Dimentsio txikiko zentroa izango litzatekeela zehaztu zuen.

«Interes-gatazka»

Bestalde, gai horren harira sortu den eztabaida salatu zuen Foruko alkateak. «Gernika-Lumoko merkatariak kanpaina zizkina egiten ari dira, eta lotsagarria iruditzen zait». Foruak ere merkataritzarako proiektu bat duela esan zuen, eta berau mahai gainean jartzea besterik ez dutela egin.

«Gure proiektuak lanpostuak galtzea ekarriko lukeela diote. Baina gobernu talde honek hamahiru urte daramatza lanean, eta urte horietan herrian ez da lanpostu bat bera ere galdu. Are gehiago, Rinderrek gehitu egin ditu bere langileak, eta harrobia ere hazi egin da eremuari eta langile kopuruari dagokionez».

Horrez gain, Merkatarien Elkarteko presidentea den Begoña Larriba Gernika-Lumoko Merkataritza eta Turismo zinegotzia ere badela azpimarratu zuen Duñabeitiak, eta «influentzia-trafikoa eta interes-gatazka» eman daitekeela. Horregatik, erantzukizunak eskatu dizkio Gernikako Udalari.

Kartelak kentzea eskatu

Hori bakarrik ez, «Foruko alkateari irain eginez» Gernikako zenbait dendetan jarri dituzten kartelak kentzea ere eskatu zuen Duñabeitiak. Merkatari Elkartuak-eko presidentearekin eta merkatariekin batzeko arazorik ez duela ere esan zuen. «Apirilaren 29an Larribarekin batzartu nintzen, eta informazioa eman nion. Gainera, sor daitezkeen arazoak eztabaidatzeko batzartu gintezkeela esan nion».

Aurrerantzean ere, bai Gernikako Udaleko ordezkariekin zein merkatariekin batzartzeko borondatea agertu zuen Duñabeitiak.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketak

Euskara elkarteen erakusketa
GAUTEGIZ, Kultur Etxea - 2008-11-28

Hitzaldia

Etxebideri buruzko hitzaldia
BERMEO, Gizarte eta Kultura Etxean - 2008-12-04

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa