Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Busturialdea
2008ko abenduak 3, Eguaztena

Harpidetu zaitez!

Frankismoari buruzko erakusketa, kultur etxean

Kultura

`Esklabotza Frankismoan´ erakusketa inauguratu zuten atzo kultur etxean, eta ekainaren 12a arte egongo da ikusgai bertan.

MIREN KORTA

`Esklabotza Frankismoan: errepideak eta fortizikazioak Mendebaldeko Pirinioan´ izena duen erakusketa inauguratu zuten atzo, kultur etxean. Ekainaren 12ra arte egongo da ikusgai bertan.

Hamasei panelek osatzen dute erakusketa eta bertan hiru gai nagusi jorratzen dira. Hasteko, frankismoak sortu zuen esklabotza sarea azaltzen da, eta bortxazko lanen barruan zeuden kategoria desberdinak azaltzen ditu, preso bakoitzak jasotako zigorraren arabera. Bigarren atalean, Pirinioetako kasua aztertzen da eta han errepideak eta fortifikazioak eraikitzen izan ziren presoen esperientziak azaltzen dituzte. Azken atalean, eskualdean bortxazko lanek izan zituzten eraginak aztertzen dira.

Geronimo de Ustaritz Historia Institutuak eta Memoriaren Bideak elkarteak bultzatutako bortxazko lanei buruzko proiektu zabalago baten parte da erakusketa. «Proiektuaren helburua gerra zibilean eta frankismo garaian egindako bortxazko lanen errealitatea jendartera zabaltzea da», antolatzaileen esanetan.

Busturialdeko presoen izenak kontsultagai

Hala ere, ikerketa ez da Nafarroako gerra presoetara mugatzen. Izan ere, Memoriaren Bidean elkartearen webgunean Busturialdeko gerra presoen izenak ere badaude kontsultagai. Elkarteko kideen esanetan, «gizarte eredu justuagoen alde egin zutenentzako omenaldi modura zabaldu nahi ditugu izenok».

 

«Presoen aitorpena nahi dugu»

FERNANDO Mendiola ð- Ikerlaria

Ikerlari bilbotarrak esklabotzari buruzko liburua idatzi du eta hitzaldia eman zuen atzo Kultur Etxean.

M. KORTA



Fernando Mendiola (Bilbo, 1966) Memoriaren Bideak elkarteko ikerlaria da eta `Esclavos del Franquismo en el Pirineo´ izena duen liburua publikatu du. Egindako ikerketen arabera, gerra ostean 2.000 preso baino gehiago aritu ziren Nafarroako errepideak eta fortifikazioak eraikitzen.

Nola sortu zen bortxazko lanei buruzko ikerketa egiteko ideia?

Ikerketa aspaldikoa da. Duela bost urte hasi ginen Edurne Beaumont eta biok Nafarroako bortxazko lanei buruzko ikerketa prestatzen. Hortik `Esclavos del Franquismo en el Pirineo ´ izeneko liburua atera zen eta, aldi berean, honen inguruan Memoriaren Bideak elkartea sortu zen. Orduan, Geronimo de Ustaritz historia elkarteak, materiale asko zegoela ikusita, ikerketa ezagutzera emateko ardura hartu zuen. Horrela, euskarria aldatzeko eskatu ziguten eta liburuan lantzen genuena, erakusketa bihurtu genuen.

Zenbat denbora luzatu da ikerketa eta nola egin zenuten?

Nafarroako bortxazko lanari buruzko ikerketagaz 2002an hasi ginen eta oraindik ere informazioa biltzen gabiltza.

Zein da erakusketaren helburua?

Batez ere, frankismo garaian egoera hori bizi zuten gerra presoen esperientziak ezagutzera ematea eta merezi duten aitorpena lortzea.

Erakusketa Nafarroako eta Gipuzkoako herrietatik pasatu da Gernika-Lumora heldu baino lehen. Zelako harrera izan duzue?

Gaur bertan Gasteizetik heldu da. Arinago, Lesakan, Agoitzen,Tafallan, Castejonen (Nafarroa) eta Lezon (Gipuzkoa) egon da. Euskal Herritik kanpo, Jerez de la Fronteran (Andaluzia) egon da. Harrera oso ona izan dugu eta eskoletatik ikasle asko ekarri dituztela igarri dugu.

Nafarroako Gobernua eta Espainiako presidentziaren ministerioak ekimena babestu dute. Politikariek zelako jarrera izan dute proiektuaren aurrean?

Kasu honetan, bi gauza hartu behar dira kontuan. Alde batetik, erakundeek memoria historikoaren inguruan izan duten jarrera oso kritikagarria izan dela trantsiziotik. Bestetik, gure kasuan, diru laguntzak lortzeko aukera eman digutela. Egia esan, diru laguntza barik ezinezkoa izango zen erakusketa hau aurrera ateratzea.



 

busturialdeko gerra presoak



Izen- abizenak Jaioterria Lanbidea Bataloia

Andres Vikandi Kobeaga Ajangiz Enplegatua 38

Anastasio Azkarreta Enbeita Arratzu Elektrikaria 38

Jenaro Sagasta Bermeosolo Arratzu Nekazaria 38

Jose Luis Aranzabal Astorkiza Bermeo Tekniko elektrikaria 38

LorenzoArmendariz Bermeo ---- 38

Marcelo Madariaga Bermeo ---- 38

Gabriel Mendizabal Aberasturi Bermeo Nekazaria 38

Luciano Esquivel Besolaza Busturia Nautikoa 38

Agustin Madariaga Foruria Busturia Delineatzailea 38

Juan Orbe Mendiola Ea Zerbitzaria 38

Juan Uria Etxebarria Ea Igeltseroa 38

Juan Bakanika Goikoetxea Elantxobe Jostuna 38

Andoni Biritxinaga Idazurriaga Ereño Zurgina 38

Alberto Toribio Arrospe Ortuzar Gernika Pintorea 38

Pedro Erezuma Landa Gernika Biltegizaina 38

Teo Gandarias Agirre Gernika Abere-hiltzailea 38

Cecilio Insunza Zarate Gernika Desbideratzailea 38

Jesus Moreno Saralegi Gernika Trenbide-faktorea 38

Domingo Zabala Uribarri Gernika Fresatzailea 38

Alejandro Elorza Basterretxea Kortezubi Jornalaria 38

Asensio Lauzirika Lejarza Kortezubi Zurgina 38

Faustino Solaegi Arrien Kortezubi Nekazaria 38

Daniel Zarrabeitia Basterretxea Kortezubi Nekazaria 38

Jesus Larruskain Derteano Muxika Moldeatzailea 38

Jose Izagirre Aranbarri Muxika Jornalaria 38

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketak

Euskara elkarteen erakusketa
Aukeratu Herria, Kultur Etxea - 2008-11-28

Erakusketak

Euskara elkarteen erakusketa
GAUTEGIZ, Kultur Etxea - 2008-11-28

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa