
'Urpeko izakiak' ingurumen astean
Kultura
Datorren eguena Nazioarteko Ingurumen Eguna dela aprobetxatuz, gaiarekin lotutako argazki erakusketa antolatu dute.
maite zabalondo
Datorren eguena, ekainaren 5a, Nazioarteko Ingurumen Eguna da eta, horren harira, Bermeoko Udalaren Ingurumen sailak data horri lotutako zenbait ekitaldi antolatu ditu. Hain zuzen, 2008ko Nazioarteko Ingurumen Astea prestatu dute. Besteak beste, Jesus Villalbaren `Urpeko izakiak´ argazki erakusketa izango da ikusgai Nestor Basterretxea aretoan, ekainaren 8ra bitartean.
Erakusketa 25 argazkiz osatua dago eta ozeano garrantzitsuenetan bizi diren arrainen eta bestelako itsas izakien argazki-bilduma osatzera dator. Kolorez betetako argazkiak dira denak.
Hainbat txapelketetan irabazle
Durangon jaiotakoa da Jesus Villalva, baina urteak daramatza Bermeon bizitzen. Hainbat argazki txapelketa irabazi ditu, Euskal Herri mailakoak zein Espainiakoak. Hamahiru aldiz izan da EAEko txapeldun urpeko argazkigintzan, botilekin zein apnean, hiru aldiz Espainiako txapeldun apnean, eta bost aldiz Espainiako txapeldunorde, botilekin zein apnean.
Gaur egun apneako urpeko argazkigintzako Espainiako selekzioko kidea da.
Erakusketan orain arte bere ibilbidean ateratako irudiak ikus daitezke, itsas-azpiko hainbat izaki bereziren irudiak.
Erakusketa datorren hilaren 8ra arte egunero egongo da ikusgai, 19:00etatik 21:00etara bitartean.
Beste alde batetik, aurtengo Ingurumen Astearen baitan, beste zenbait ekitaldi ere izango dira Bermeon, tartean, Izarora eta Ogoño azpira itsas irteera, itsas hegaztiak behatzeko irteera, hitzaldiak, kale antzerkia...Den-denak ingurumen arloko gaiei lotutakoak.
Horrez gain, iazko moduan, eskolaz eskola ere hitzaldiak emango dituzte Bermeoko ondare naturalaz eta basoez berba eginez ikasleei.
Ekitaldi guzti horiek datorren astean zehar izango dira.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Erakusketak
Euskara elkarteen erakusketa
Aukeratu Herria, Kultur Etxea - 2008-11-28
Erakusketak
Euskara elkarteen erakusketa
GAUTEGIZ, Kultur Etxea - 2008-11-28
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.