Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Busturialdea
2008ko abenduak 4, Eguena

Harpidetu zaitez!

Herriko toponimia eta etnolinguistika aztertuko ditu Eusko Ikaskuntzak

Ajangiz

Eusko Ikaskuntzak eta Udalak Ajangizko toponimia ikertzeko 4.000 euroko beka emango dute.

egoitz atxikallende

Ajangizko Udalak eta Eusko Ikaskuntzak hitzarmena sinatuko dute datorren barikuan, maiatzaren 30ean, hurrengo urteetan herriko toponimia eta etnolinguistika ikertzeko beka bi emateko.

Lehenengoak Ajangizko toponimia biltzea izango du helburu. Bigarrenak, aldiz, herriko etnolinguistika biltzea izango du helburu, eta 2009 urtean zehar emango dute. Beñat Erezuma zinegotziak «aurrekontu arazoak direla-eta dena urte berean egitea ezinezkoa» dela aipatu dio BUSTURIALDEKO HITZAri.

«Herriko Toponimia eta etnolingustika biltzeko eta ikertzeko beharra ikusi genuen Kultura Batzordean», dio Erezumak. «Eta Udalean Eusko Ikaskuntzaren proposamena hartu genuenean hitzarmena sinatzea eta aurrera egitea erabaki genuen».

Bekak «etorkizunerako lan bat eginda utziko» duela ere aipatu du Erezumak. «Herriko leku izenak eta bertoko berba bereziak biltzea garratzitsua da etorkizunerako». Lana txukun egin ahal izateko herriko jendearen laguntza ezinbestekoa izango dela azpimarratu du.

Toponimia biltzea helburu

Eusko Ikaskuntzak emango du beka, eta proiektu irabazlea aukeratzen den momentutik aurrera sei hilabeteko iraupena izango du. Bekaren zenbatekoa 4.000 eurokoa izango da.

Hautagaiek Euskal Filologia ikasketak eginda izan beharko dituzte edo, bestela, egin beharreko lanaren arloan esperientzia dutela frogatu beharko dute. Eskaria bakarka nahiz taldeka aurkeztu daiteke. Hautagaiek Eusko Ikaskuntzako kide izan beharko dute edo, gutxienez, lana hasterako kide izateko eskaera luzatuta izan beharko dute.

Beka eskatzeko beharrezko dokumentazioa

Ajangizen edo inguruko herrietan erroldatutako hautagaiek lehentasuna izango dute, beti ere. Lana Udalaren eta Eusko Ikaskuntzaren ardurapean egingo da Euskaltzaindiaren `Toponimia txikia arautzeko Irizpideen´ arabera, eta berak izendaturiko gidaritzapean.

Bekaren eskaera, horretarako bereziki prestatutako inprimakietan egin beharko da eta ezinbestean ondorengo dukumentazioa barnebildu beharko du: hautagaiaren edo hautagaien eskabidea NANaren fotokopiarekin batera, alde batetik, eta, egin beharreko lanaren txosten zehatza, bestetik. Lan egitaraua, erabiliko den metodologia eta proiektuaren laburpena, helburuak, gaiaren aurrekoak eta egungo egoera aztertu beharko ditu txostenak. Gehienez ere hamar orriko informazio osagarria gehitu daiteke.

Eskualdeko toponia bilketa

Dokumentazioa eta eskabidea aurkezteko epea 2008ko ekainaren 23an bukatuko da eta Eusko Ikaskuntzako edozein bulegotan utzi beharko da. Eskabideak eta dokumentazioa posta elektronikoz ere bidali daitezke `bekak@eusko-ikaskuntza.org´ helbidera. Edozein zalantza argitzeko ere helbide berera idatz dezakete interesdunek.

Ajangiz ez da toponimia aztertuko duen eskualdeko herri bakarra. 2006. urtean oraindik martxan jarraitzen duen proiektua abiatu zuten Ibarrangeluko eta Gautegiz Arteagako udalek beraien herrietako toponimia biltzeko.

Bermeoko Udalak ere 2007ko otsailean zazpi urtetako lanaren emaitza den Bermeoko toponimia biltzen duen liburua argitaratu zuen.

Gernika-Lumoko Udalak ere 2008ko urtarrilean herriko toponimia barnebiltzen duen mapa argitaratu zuen, herritaren artean kaleen eta lekuen izenak zeintzuk diren ezagutarazteko eta egiten diren okerrak zuzentzeko asmoz.

 

beka



Gaia.

Ajangizko toponimia biltzea.

Zenbatekoa.

4.000 euro.

Iraupena.

Sei hilabete proiektu irabazlea aukeratzen den unetik aurrera.

Eskaerak aurkezteko epea.

2008ko ekainaren 23a.

Eskaerak aurkezteko tokia.

Eusko Ikaskuntzako edozein bulegotan edo `bekak@eusko-ikaskuntza.org´ helbidean

Ikasketak.

Euskal Filologian lizentziatua izatea edo egin beharreko lanaren arloan esperientzia frogatua izatea.



Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskabidea. Hautagaiaren edo hautagaien NANarekin batera.

Lanaren txosten zehatza. Lanaren egitaraua, erabiliko den metodologia eta proiektuaren laburpena (helburuak, gaiaren aurrekoak eta egungo egoera).

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa