
Ringelblum artxiboa: holokaustoa Polonia nazian
Kultura
Okupazio nazian Poloniak bizi izan zuen holokaustoaren lekuko da Emanuel Ringelblum historiagilearen artxiboa.
oihana cabello
Ekainaren 22ra arte izango da ikusgai `Ringelblum artxiboa: Varsoviako ghettoaren ezkutuko historia´ erakusketa Bakearen Museoan. Erakusketa horrek Poloniako okupazio nazian gertatutakoa berreraiki du.
Hain zuzen ere, oso ezaguna izan zen Shoa (holokaustoa) berreraiki dute erakusketa horren bitartez, eta Poloniako okupazio nazian gertatutakoa ulertzeko funtsezkoa den episodio bat da. Emanuel Ringelblum (1900-1944) historiagile judu-poloniarrak egindako artxiboan dago oinarrituta.
Zortzi gune ditu Bakearen Museoan ikusgai dagoen erakusketak, eta 55 faksimilez osatuta dago: Varsoviako ghettoaren artxiboko argazkiak, marrazkiak, agiriak eta objektuen erreprodukzioak daude erakusgai. Pieza horiez eta azalpen panelez gain, artxibokoak ez diren material osagarri batzuk osatzen dute erakusketa; hala nola, argazkiak eta mapak.
Kazetari lana
Katarzyna Olszewska Sonnenberg eta Sergio Trigan dira erakusketa horretako komisarioak. Triganek berak azaldutakoaren arabera, «erakusketa holokaustoko gertakizun errealetara hurbiltzen da, Ringelblumek eta haren kolaboratzaileek egin zuten lanaren bitartez». Artxiboaren berezitasuna kontakizunetan dagoela dio Triganek: «Artxiboaren egileek lekukoek kontatu legez jaso dituzte testigantzak, horiei ezer gehitu barik. Kontatzen zioten horretaz idatzi nahi zuen, soil-soilik». Historialaria zen bera, eta kazetari lana egin zuen. «Han gertatutakoa kontatu ahal izateko beste material batzea izan zen Emanuel Ringelblumen asmoa».
1999. urtean Unescok gizateriaren ondare dokumental deklaratu zuen Varsoviako ghettoaren artxiboa, eta gaur egun Varsoviako (Polonia) Historia Juduaren Institutuan dago gordeta.
guneak
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Erakusketak
Euskara elkarteen erakusketa
GAUTEGIZ, Kultur Etxea - 2008-11-28
Hitzaldia
Etxebideri buruzko hitzaldia
BERMEO, Gizarte eta Kultura Etxean - 2008-12-04
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.