
Soldatak ordainduko dituela eta obrak martxan jarriko dituela dio Urazcak
Ekonomia
Instituzioen menpe dauden eraikuntza lanak hastea litekeena dela dio CCOO sindikatuko Iñaki Merinok.
maite orue
Urazcako arduradunek enpresa itxiko ez dutela jakinarazi dute asteon. Horrekin batera, langileei maiatzeko soldata ordainduko dietela eta hasita dituzten obrak pixkanaka martxan jartzeko asmoa ere badutela adierazi dute. «Bideragarriak ez diren kontratuak soilik» baztertuko dituzte, modu horretara enpresak aurrera egin dezakeela uste baitute. CCOO sindikatuko kide Iñaki Merinoren iritziz, «litekeena da Urazcak erresoluzio handiko zentroaren obrari berriz ekitea, instituzioen menpeko obrak martxan jarriko dituela iragarri baitu».
Momentuz, dena den, Urazcak ez du zehaztu zeintzuk diren obra «bideragarri» horiek. Jose Mari Gorroño alkateak esan duenez, Galdakaoko ospitalearen zuzendariaren berririk ez dute oraindik. Horiek zehazteko lehenbizi azterketa bat egin beharko dutela dio Merinok.
Lau milioi euro inguru
Bien bitartean, finantziazio bideak lortzeko moduak aztertzen ari dira hartzekodunen lehiaketaren administrariak, batik bat hornitzaileak ordaindu ahal izateko eta datozen hilabeteetan «bideragarriak» diren obra horiek martxan jarri ahal izateko. CCOOko kidearen esanetan, «lau milioi euro inguru lortu dituztela uste dut, eta epe ertainerabeste zortzi-bederatzi milioi lortuko dituzte. Lanpostu asko mantentzeko eta obra gehienekin jarraitzeko aukera emango dio horrek enpresari».
Ordainketei dagokienez, apirilaren 1etik maiatzaren 9ra arteko soldata Fogasak (soldatak bermatzeko fondoa) ordainduko die langileei. Maiatzeko nominak ordaintzeko beste likidezia izango dutela aurreikusten dute Urazcako arduradunek.
Lan talde osoa mantentzearena, ordea, posible izango ez dela iragarri du enpresak, «nahi ala ez, langileak kaleratu beharko» dituztelako. Bideragarriak ez diren obretako langileak izango lirateke lanpostu barik geratuko liratekeenak.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Erakusketak
Euskara elkarteen erakusketa
Aukeratu Herria, Kultur Etxea - 2008-11-28
Hitzaldia
Etxebideri buruzko hitzaldia
BERMEO, Gizarte eta Kultura Etxean - 2008-12-04
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.