Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Busturialdea
2008ko abenduak 4, Eguena

Harpidetu zaitez!

Eskolako Agenda 21 Udal Foroa egin dute Busturian ere

Busturia

ose Maria Uzelai herri ikastetxekoek urtean zehar egindakoa aurkeztu dute Eskolako Agenda 21 Udal Foroan.

Egoitz atxikallende

Joan den eguaztenean Muxikan egin bezala, atzo egin zuten Eskolako Agenda 21 Udal Foroa Busturiko udaletxean. 10:30ean hasita, Jose Maria Uzelai ikastetxeko bost eta seigarren mailako hamabost ikaslek egin zuten aurkezpena. Ikasleez gain irakasle, zuzendaritza talde, jantokiko langile eta gurasoen ordezkariak ere osoko bilkua aretora hurbildu ziren.

Busturiko herri eskolak eta Udalak aurten sinatu dute Eskolako Agenda 21 konpromiso akta. Ikastetxeko ordezkariek beraiek hartutako konpromisoen betetze maila aztertu zuten, eta baita aurrera begirako erronkak azaldu ere. Eskolako Agenda 21a aurrera eramateko, taldea indartzeko, eskolan bilketa selektiboa egiteko eta papera zein plastikoak birziklatzeko konpromisoa azaldu zuten ikastetxeko ordezkariek.

Herri mailako foroa abian

Udalari egindako eskarien artean, pilak biltzeko edukiontziak jartzea, eskolako patioa eta eliza ingurua gutxienez astean behin garbitzea eta bilketa selektiborako edukiontzi gehiago jartzea izan ziren.

Tokiko Agenda 21eko diagnostikoa eta lehen ekintza plana 2005ean egin zuen Busturiko Udalak. Egindako lanari jarraipena egin eta aurrera begira ekintza plana zehazteko, Udalak batzar batera deitu ditu herriko elkarte eta ostalariak. Batzarra atzo egin zuten, 19:00etan, Altamirako kultur etxean.

Roberto Lartitegi alkatea pozik agertu da Eskolako Agenda 21 Udal Foroan ateraratako ondorioek herri mailan egin beharreko ekintza planerako ekarpen zehatzak proposatzen dituztelako .

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketak

Euskara elkarteen erakusketa
GAUTEGIZ, Kultur Etxea - 2008-11-28

Hitzaldia

Etxebideri buruzko hitzaldia
BERMEO, Gizarte eta Kultura Etxean - 2008-12-04

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa