Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Busturialdea
2008ko abenduak 4, Eguena

Harpidetu zaitez!

Itxas Gane futbol zelaiko aldagelak berriztuko dituzte

Hirigintza

Hurrengo denboraldirako, irailerako, dena prest izatea espero dute; 460.000 euroko aurrekontua dute.

o. zabalondo

Bermeoko Udalak Itxas Gane futbol zelaian hobekuntza lanak egingo ditu udan. Oraingo honetan aldagela nagusiak berriztuko dituzte.

Pasa den astean Hirigintza Batzordean onartu ostean, hurrengo asteetan adjudikatu dute proiketua. Horrela, Bermeoko Udalaren asmoa berritze lanekin «hainbat arinen» hastea da. Izan ere, hurrengo denboraldia irailean hasten da eta ordurako lanak bukatuta izatea espero dute.

Aldagela gehiago

Iaz belar artifizialeko zelaian kokatuta dauden aldagelak berriztu zituzten. Aurten ordea, aldagela nagusiak goitik-behera berriztuko dituzte. Jon Goitia Bermeoko Udaleko teknikariaren esanetan, «aldagela nagusiek hezetasun arazoak dituzte eta nahiko egoera txarrean daude. Horrez gain, aireztapen sistema ere ez dabil». Hori dela eta, arazo guzti horiek konponduko dituzte eta, bide batez, aldagela barrua ere berrantolatuko dute.

Lau aldagela daude, eta guztira 450 metro koadro dituzte. «Lekua txiki geratzen zaiela esan ziguten futbol club-ekoek», adierazi du Xabier Legarreta Bermeoko alkateak. Hori dela eta, berritze lan horietan lau barik sei aldagela egingo dituzte. «Horrez gain, nesken talde bat sortzeko asmoa dutela esan digute, eta azpeigitura egokirik ez zituztelako orain arte ezin izan dutela egin», gaineratu du Legarretak.

Aldagela nagusiak goitik-behera aldatzeaz gain, kafetegi inguruko zoladura ere aldatuko dute. Aldagelen goiko aldea da, eta hezetasuna dela-eta arazo asko sortu dira.

Lan guzti horien kostua 460.660 eurokoa izango da, eta irailerako prest izatea espero dute.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketak

Euskara elkarteen erakusketa
GAUTEGIZ, Kultur Etxea - 2008-11-28

Hitzaldia

Etxebideri buruzko hitzaldia
BERMEO, Gizarte eta Kultura Etxean - 2008-12-04

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa