Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Busturialdea
2008ko abenduak 4, Eguena

Harpidetu zaitez!

XIV. Arrain Azokaren lehen egunean bisitari asko izan dira

Ekonomia

Atzo eguerdian inauguratu zuten eta gaur eta bihar goizez zein arratsaldez zabalik egongo da 31 erakusmahaiz osatutako azoka.

maite zabalondo

Bermeoko XIV. Arrain Azokaren bigarren eguna da gaur. Atzo eguerdian inauguratu zuten eta lehen egunerako jada hainbat bisitari izan ziren. Inaugurazio ekitaldian, besteak beste, Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusia eta Gonzalo Saenz de Samaniego Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburua izan ziren, Bermeoko alkateagaz batera ohiko zintaren ebaketan parte hartuz. Horiekin batera, Mundaka, Gernika-Lumo eta inguruko herrietako alkate eta ordezkariak izan ziren, azokari harrera berezia egiteko.

Inaugurazioa egin ostean, azoka jendez bete zen; gehienak erakustokiak bisitatu zituzten, eta beste batzuk jai giroan murgildu ziren. Hala ere, azoka egunetako jai nagusia gaurkoa da, herritar guztiak mahoiz jantzita kalera ateratzen diren eguna. Gainera gaurkoan hainbat ekimen izango dira: Urdaibaiko belaontzien estropada ikuskizuna, danborrada herriko zenbait txokok antolatuta, Eleizalde ikastolak antolatutako pintxo lehiaketaren sari banaketa...eta musika. Egun guztian zehar musika ez da faltako jai giroa alaitzeko. Azoka goizez zein arratsaldez zabalik egongo da, bai gaur eta baita bihar ere. Guztira, 31 erakustoki izango dira ikusgai.

Arrain gazituei zuzenduta dago aurten azoka, eta arrantza eta itsasoko munduaren irudi zabal bat erakutsi gura diete Bermeora hurbiltzen direnei.

Sareginen, neskatilen eta fardogileen aldarrikapena

Atzokoan `Geurien be bai´ egitasmoarekin bat egin duten 54 enpresa eta elkarteek euren lantoki eta elkarteetan euskara plana ezartzeko konpromisoa sinatu zuten, tartean BUSTURIALDEKO HITZAk. Bermeoko Kafe Antzokian izan zen ekitaldia.

Bertan eman zuten Hegaluze Saria ere, aurten Ilaski Serrano kazetariak hartu duena. Eta Bizkai Buru Peñak urtero Athletic-eko jokalari bati ematen dion saria ere eman zuten. Javi Martinezek hartu behar zuen aurten saria, baina ezin izan zuenez etorri, Jose Angel Iribar izan zen sari hori hartzearen arduraduna.

Bestalde, jende askoko ekitaldia zela aprobetxatuz, saregin, neskatil eta fardogileek euren eskubideak aldarrikatzeko prestatutako manifestua irakurri zuen bermeotar neskatil baten alabak.

 

gaurko egitaraua



10:30. Urdaibaiko belaontzien estropada ikuskizuna.

11:30. Enpresa erakusketarien produktu berrien aurkezpena Kioskoan.12:00. Danborrada Lamera, Gaztelu eta Portu Zaharretik Hurre-Hurre eta Adiskide Txokoek antolatuta, Bermeotarrak fanfarrearekin.

13:00. Musika Eskolako trikitilariak eta txistulariak Lameratik eta Portu Zaharretik.

13:00. Pintxo lehiaketaren sari banaketa Lamerako kioskoan. Pintxoak ikusgarri Eleizalde ikastolako erakustokian.

19:00. Musika Lameran eta Portu Zaharrean.20:30. Urdaibaiko belaontzien estropada eta `Aula del Mar Getxo-Bermeo´estropadaren sari banaketa Nestor Basterretxea aretoan.

22:00. Habanerak `Olatua´-n Radio Nervionen eskutik (eguraldi txarra izanez gero frontoian).

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa