
Bermeoko XIV. Arrain Azokak gaur zabalduko ditu ateak, 11:00etan
Ekonomia
13:30ean, inaugurazio ekitaldian, bost erakunde berrik sinatuko dute `Geurien be bai´ hitzarmena.
maite zabalondo
Bermeoko XIV. Arrain Azokak gaur zabalduko ditu ateak. 11:00etan irekiko dituzte azokako erakustokiak eta hiru egunetan goizez eta arratsaldez zabalik izango dira (gaur eta bihar, 11:00etatik 15:00etara eta 16:30etik 21:00etara; etzi 19:00etan itxiko dituzte). Erakusmahaiak 11:00etatik zabalduta izango diren arren, azokaren inaugurazio ofiziala 12:30ean izango da. Ostean, 13:30ean Hegaluze Saria, Bizkai Buru Peñaren saria eta enpresetan `Geurien be bai´ euskara plana ezartzeko konpromisoen sinadura ekitaldia izango da Bermeoko Kafe Antzokian. Aurten, bost erakunde gehiagok bat egingo dute `Geurien be bai´ egitasmoarekin. Erakunde berriak Besalde Sahararen aldeko elkartea, Bermeoko Ehiza, Arrantza eta Tiro Elkartea, Barrueta Arte Elkartea, Kick Boxing Elkartea, Bermeoko Kafe Antzokia (Ezkerra produkzioak) eta Crearte dira. Bakoitzak arlo zehatz batean lan egiten duen arren, guztiek euskararen aldeko konpromisoak hartuko dituzte aurten.
Guztira, 54 enpresa eta elkarte
Urteak pasa ahala, gero eta gehiago dira `Geurien be bai´ hitzarmena sinatzen duten enpresa eta elkarteak. Gaur, guztira, 54 enpresa eta elkartek sinatuko dute. Horiez gain, Bermeoko Udalaren izenean Xabier Legarreta alkatea egongo da euskararen aldeko konpromisoa berresteko. Bermeoko Udalaren Euskara sailak 2004an jarri zuen martxan egitasmoa. Helburu nagusia Bermeoko arlo sozioekonomikoan eta elkarteetan euskararen erabilera bultzatzeko plana garatzea izango da. Egun, herriko kontserba-industria garrantzitsuenak, elkarte profesionalak, sindikatuak, kirol taldeak, kultur taldeak, txokoak, musika elkarteak eta kultur elkarteak ari diraparte hartzen euskararen aldeko planean, besteak beste.
azokako gaurko egitaraua
`euskaldunon egunkaria´ presente arrain azokan
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Erakusketak
Euskara elkarteen erakusketa
GAUTEGIZ, Kultur Etxea - 2008-11-28
Hitzaldia
Etxebideri buruzko hitzaldia
BERMEO, Gizarte eta Kultura Etxean - 2008-12-04
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.