Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Busturialdea
2008ko abenduak 4, Eguena

Harpidetu zaitez!

Santa Joakina jaia jendetsua izan da; parte-hartze handikoa

Gizartea

Atzo goizean Karmeldar ikastetxeko ikasle guztiek parte hartu zuten krossean; 500 bat ume izan ziren.

m. zabalondo

Aurten Santa Joakina jaia jendetsua izan da. Karmeldar ikastetxekoek hainbat ekimen antolatu zituzten atzoko eguna ospatzeko , eta guztietan parte-hartze handia izan zen. Goizean krossa izan zuten eta bertan hiru urtetik hamasei urtera arteko ikasleek parte hartu zuten, mailaka. 500 bat ikasle bildu ziren Pergolan eta handik kanposantuari buelta eman behar izan zioten. Ikastetxeak azkarrenak saritu zituen. Klase bakoitzeko lehen hiru neskek eta hiru mutilek hartu zituzten sariak, hain zuzen: garaikurrak, medailak eta Athletic-eko materiala, besteak beste.

Sari banaketa arratsaldean egin zuten ¬Juan Olarte atletak banatu zituen sariak¬, ikasle eta irakasleen arteko ohiko partida amaitu ostean. Irakasleek irabazi zuten partida hori, 9-3ko emaitza lortuz.

Eguneko txokolatea

Karmeldar ikastetxeko Danta Joakina eguna amaitzeko, urtero bezala, txokolatada egin zuten. Ikasle guztiak ikastetxeko jolastoki handian batu ziren euren eguneko txokolatea hartzeko. Gaur , berriz, zenbait joko eta irteeretan parte hartuko dute H. H.-ko eta L. H.-ko umeek.

 

zapatuko zozketako zenbaki irabazleak



1. saritua. 0996 zenbakia (Wii kontsola).

2. saritua. 2130 zenbakia (Skate/Street surfing).3. saritua. 0077 zenbakia (zapatilak, osagarriak...).

4. saritua. 0423 zenbakia (bi pertsonantzako afaria Bakioko jatetxe batean).

5. saritua. 0670 zenbakia (Aitor Ramosen kamiseta sinatuta).

6. saritua. 2442 zenbakia (Bi pertsonantzako SPA zirkuitua).

Sari bereziak

1. saritua. 2572.

2. saritua. 3287.

Athletic ikustera joateko sarrerak.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketak

Euskara elkarteen erakusketa
GAUTEGIZ, Kultur Etxea - 2008-11-28

Hitzaldia

Etxebideri buruzko hitzaldia
BERMEO, Gizarte eta Kultura Etxean - 2008-12-04

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa