Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Busturialdea
2008ko abenduak 4, Eguena

Harpidetu zaitez!

Mundakako Udalak eta AZTI-Tecnaliak lankidetza hitzarmena sinatu dute

Mundaka

Bost urterako sinatu dute hitzarmena; AZTI Mundakako Udalaren agente zientifikoa izango da.

olaia zabalondo

Itsas ingurumenaren babesaz kezkatuta, Mundakako Udalak eta AZTI-Tecnaliak luza daitekeen bost urterako lankidetza hitzarmena sinatu zuten atzo. Hitzarmenaren izenpean izan ziren, Unai Rementeria Mundakako alkatea, Rogelio Pozo AZTI-Tecnaliako zuzendaria eta Adolfo Uriarte, AZTI-Tecnaliako merkatu zuzendaria.

Mundakako alkateak atzo esan zuenez, «Mundaka herri txiki bat izanik, bere olatuari esker oso ezaguna da. Surfa iturri dinamizatzilea da guretzat». Hori dela eta, hitzarmen horren bitartez, `Mundakako olatuaren´ ezagutza hobetuko duen jarraipen eta aholkularitza zientifikoa izango du Mundakako Udalak.

Horrela, hurrengo bost urteetan AZTI-Tecnalia Mundakako Udalaren agente zientifikoa izango da. «Gure herriarentzat oso garrantzitsua da beraiek gure agente zientifikoak izatea», adierazi du Rementeriak.

`Kostasystem´sistema

AZTI-Tecnaliak Mundakako itsasbazterraren kudeaketan eta ozeanografia arloan izan litezkeen proiektuak aurrera aterako ditu. Horretarako, `Kostasystem´ sistema erabiliko dute. Udalerriko gune estrategikoetan bost kamara jarri dituzte. Kamara horiek, hamar minuturo argazkiak ateratzen dituzte.

Kamarek aterako dituzten argazki horien bidez «hondartzen birsorkuntzaren, estuarioaren bilakaera morfologikoaren eta Laida eta Laidatxu hondartzen erabiltzaile kopuruaren jarraipena» egin ahal izango dutela adierazi zuen Adolfo Uriartek, AZTI-Tecnaliako Merkatu zuzendariak.

`Kostasystem´ aplikazioari esker, AZTI-Tecnaliak modu zehatzean ezagutu ahal izango ditu Mundakako hare barraren ezaugarriak eta bere jarraipena burutu ahal izango dute. Bestalde, Mundakako olatuen iragarpena egin ahal izango dute; olatuaren altuera, periodoa eta norabidea jakin ahal izango dituzte, besteak beste.

Euskal Autonomia Erkidegoan Mundaka izango da sistema berritzaile horretaz baliatuko den lehenengo Udala.

Interneten une oro

`Kostasystem´ aplikazioaren bitartez batuko duten informazio guztia edonoren esku izango da interneten. Mundakako Udalaren webgunean bertan ikusi ahal izango da (`www.mundaka.org´) edo `www.azti. es´ eta `www.kostasystem.com´ webguneetan.

Interneten bidez, Mundakako ezkerreko olatuaren ezaugarriak eta baldintzak ezagutu ahal izango dira munduko edozein tokitatik.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa