Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Busturialdea
2008ko abenduak 4, Eguena

Harpidetu zaitez!

Baldintza soziolaboralak hobetu guran dira saregin, neskatil eta fardogileak

Ekonomia

Kaleratu duten manifestua irakurriko dute bihar Hegaluze Saria ematen dutenean; osoko bilkurara ere eroango dute.

maite zabalondo

Arrantza sektoreak bizi duen krisiaren ondorioz, industriak eta haren baitan dauden zerbitzuek ere krisia bizi dute. Egoera horren aurrean eta beraien jarduera «aintzat hartzen ez delako» saregileek, neskatilek eta arrain fardogileek bizi duten «egoera soziolaboral kaskarraren aurrean» euren lanbideari duintasuna ematea eskatzen dute, saregileen kolektiboen, neskatilen eta fardogileen baldintza soziolaboralak hobetuz eta Kantauriko arrantza sektorea mantentzeko elkarlana bultzatuz.

Sektorearen etorkizunari begira

Horretarako, Euskadiko itsasertzeko Saregile eta Neskatilen Elkartearen ordezkariek, Ondarroako Neskatilen Elkarteak, Galiziako Redeiras Artesanas o Peirao Federazioak, sortzear dagoen Kantauriko Baxura Sareen Elkarteak eta Lastres-Asturiasko Redeirak adierazpen bat prestatu dute, eta dagoeneko Eusko Legebiltzarrean eta Madrilen ere aurkeztu dute. Manifestu horrekin dei egin gura diete Gobernu Autonomikoei, Tokiko Gobernuei, kofradiei eta sektoreko gainontzeko erakundeei, besteak beste, sektorearen etorkizunari heltzerako orduan diren kolektibo profesionaltzat har ditzaten eta jardueraren antolaketara bideratutako jarduerak bultza ditzaten, langileen errentagarritasuna areagotzeko eta lanbidearen belaunaldiz belaunaldiko errelebua bermatzeko.

Bestalde, portuetako azpiegituretan saregileen kolektiboari zuzendutako inbertsioak bultza ditzaten ere eskatzen dute. Sektoreari begira prestakuntza zehatz baterako lerroak bultza daitezen lortu gura dute.

Jubilazio pentsioa jasotzeko gutxieneko adina murriztea

Manifestua udaletxeetan ere onartua izan dadin, Bermeon hurrengo osoko bilkuran aurkeztuko dute.

Bestalde, bihar Arrain Azokaren Hegaluze Saria ematen dutenean, ekitaldian bertan sareginen, neskatilen eta fardogileen adierazpena irakurriko dute.

Adierazpen horren bitartez, Estatuko Gobernuari ere zuzentzen dira, saregileen lanbidea aitortzeko beharrezko neurriak gauza ditzan eta dagokion lanbide-prestakuntza bultza dezan.

Bestalde, euren lan baldintza «gogorrak» kontuan hartuz eta beraien «ondoezak lan gaixotasuntzat aitortuz», jubilatzeko pentsioa eskuratzeko gutxieneko adina murriztea eskatu gura diote Estatuko Gobernuari.

Azkenik, arrantza-tokien itxiera edota urtaroko gelditzearen ondorioz, diru sarrera barik eta kotizatzen jarraitzeko beharraz, babesteko beharrezko neurriak eskatzen dituzte.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketak

Euskara elkarteen erakusketa
Aukeratu Herria, Kultur Etxea - 2008-11-28

Erakusketak

Euskara elkarteen erakusketa
GAUTEGIZ, Kultur Etxea - 2008-11-28

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa