
Sexu abusuak egitea leporatuta atxilotutako gizona kartzelatu dute
Gizartea
Sexu erasoa joan den asteko barikuan gertatu zen, egun argiz, Ibarrako industriagunean.
m. orue
Emakume bati sexu abusuak egin zizkiolakoan atxilotutako gizonezkoa kartzelatzea erabaki du epaileak, deklarazioa hartu ondoren. Domekan atxilotu zuten 34 urteko Gernika-Lumoko bizilaguna (E.M.Q), eta astelehenean utzi zuten ertzainek epailearen esku, sexu delitua egitea leporatuta.
Erasoa joan den asteko barikuan gertatu zen, Ibarrako industriagunean, 15:00etan. Emakumea herrira bidean zihoan oinez gizonezko batek bortizki bere autoan sartzera behartu zuenean. Auto barruan zegoela, bere gainean jarri eta ukituak egin zizkion. Emakumeak gizonarengandik ihes egitea lortu zuen eta salaketa jarri zuen berehala ertzain-etxean.
Mungian barik Gernika-Lumon atxilotu zuten
Astelehenean bertan Ertzaintzaren prentsa zerbitzuak esandakoaren arabera, Mungian atxilotu zuten Gernika-Lumoko bizilaguna, domeka arratsaldean. BUSTURIALDEKO HITZAk jakin ahal izan duenez, ordea, Gernikan atxilotu zuten.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Erakusketak
Euskara elkarteen erakusketa
Aukeratu Herria, Kultur Etxea - 2008-11-28
Hitzaldia
Etxebideri buruzko hitzaldia
BERMEO, Gizarte eta Kultura Etxean - 2008-12-04
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.