Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Busturialdea
2008ko abenduak 4, Eguena

Harpidetu zaitez!

Burmuineko kalteak dituztenentzako zentroa ekainean jarriko dute martxan

Gizartea

Lurgorri auzoan egongo da eta hamabost lagunentzako zerbitzua emango duen eguneko zentroa izango da.

maite orue

Burmuineko kalteak dituzten bizilagunen beharrizanak asetu asmoz, Bizkaiko Foru Aldundiak pertsona horientzat bereziki prestatutako eguneko zentroa zabalduko du ekainean, Lurgorri auzoan. 2006. urtearen hasieran esleitu zion Udalak Aldundiari lokala eta, beharreko obrak eta izapideak egin ondoren, ekainaren bigarren hamabostaldian inauguratuko dutela aurreikusten dute.

Zentroa zein egun zehatzetan jarriko duten martxan, ordea, ez dute jakin zehazten Aldundiaren Gizarte Ekintza saileko arduradunek. Prentsa zerbitzuko Imanol Zuloagaren esanetan, «ekainaren 16rako dena prest izango dela uste dugu, hau da, egun horretarako langile guztiak dauden ikusi beharko dugu, zerbitzuak egiaztatu...». Inaugurazioa, beraz, aipatu datatik «egun gutxira» egingo dutela dio Zuloagak.

Hain zuzen ere, Lurgorriko errotonda ondoko etxebizitzen behean egongo da burmuineko kalteak dituztenentzako eguneko zentroa, eta hamabost bat lagunentzako zerbitzua emango du. Momentuz, hala ere, gutxi batzuek eman dutela izena diote Foru Alduntitik.

260 metro koadro

Gutxi gorabehera 280.000 euroko aurrekontua izan du Bizkaiko Foru Aldundiak zentroa egokitzeko. 260 metro koadro izango ditu denetara eta, besteak beste, logopedia zerbitzua eta gimnasioa izango dira erabilgarri. Horrez gain, erabilera anitzetarako guneak ere egingo dituzte, erabiltzaileei beharrezkoak dituzten asistentziak eta tratamenduak eskaini ahal izateko.

2006an hasi zituzten obrak eta urte horretan bertan amaitzea zen asmoa, baina atzerapen nabarmena izan dute azkenean. Bien bitartean, beste herri batzuetako zentroetara joan behar izan dute kaltetuek. Aldundiak eta Udalak bere garaian adostutakoaren arabera, gutxienez 25 urtean erabili ahalko du Foru Aldundiak Lurgorriko lokala, eta epe hori hori luzatzeko aukera izango du.

Zentroaren kudeaketa, aldiz, ez da ez Udalaren ezta Aldundiaren eskumena izango, irabazi-asmorik gabeko erakunde baten ardura izango baita gestioa. Hori bai, bertan egingo diren giza-asistentziako jarduera guztiak Aldundiak berak behatu edo ikuskatu beharko ditu.

 

datua



280.000

euro inguru. Hori izan da Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza sailak burmuineko kalteak dituztenentzat bereziki prestatutako zentroa egiteko izan duen aurrekontua. 260 metro koadro inguru izango ditu, eta gimnasio bat, logopedia gela eta erabilera anitzetarako gela izango ditu, besteak beste.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketak

Euskara elkarteen erakusketa
Aukeratu Herria, Kultur Etxea - 2008-11-28

Erakusketak

Euskara elkarteen erakusketa
GAUTEGIZ, Kultur Etxea - 2008-11-28

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa