Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Busturialdea
2008ko abenduak 4, Eguena

Harpidetu zaitez!

31 erakusmahai izango dira aurten XIV. Arrain Azokan

Kultura

Atzo egin zuten aurtengo Arrain Azokaren aurkezpen ofiziala, BBKren Bilboko egoitzan; Bermeoko alkateak egitaraua aurkeztu zuen prentsaurrekoan.

maite zabalondo

Asteburu honetan ¬barikutik domekara¬ Bermeoko XIV. Arrain Azoka izango da Lameran. Aurten 31 erakustoki izango dira.

Atzo eguerdian egin zuten aurtengo Arrain Azokaren aurkezpen ofiziala BBKren Bilboko egoitzan. Xabier Legarreta Bermeoko alkatea izan zen prentsaurrekoa ematearen arduraduna, eta azokaren egitaraua eta nondik norakoak azaldu zituen.

Urtero arrain batek hartzen du protagonismoa azokan, eta aurten arrain gazituari buruzkoa izango da. Dagoeneko bokartari, legatzari, berdelari, atunari... zuzendutako edizioak izan dira.

Hasi dira, jada, arraina merkaturatzeko edo tratatzeko moduak ezagutarazten azokako bisitariei. Iaz arrain freskoaren ezaugarriak eman zituzten ezagutzera, eta aurten arrain gazituan oinarrituko dira.

Azokan enpresa ezagunenak herriko kontserberak badira ere, bakailaoari buruzko enpresak, hezkuntzako erakundeak, beste zenbait erakunde, itsaskiak eta ketuak lantzen dituzten enpresak ere izaten dira. Aurten, gainera, arrozkiak eta arrainarekin fideua egiten duten enpresak ere egongo dira azokan. Xabier Legarreta Bermeoko alkatearen esanetan, «hainbat esparrutako enpresak izango dira eta horrekin arrantza eta itsasoko enpresen irudi zabal bat eskaini gura da; izan ere, arrantza mundua ez da arraina bakarrik».

Hainbat ekimen

Arrantza mundua ezagutzera emateko Bermeon dauden hainbat baliabide erabiliko dituzte, hainbat ekimen antolatuz.

Besteak beste, urtero bezala, asteburuan zehar arrain salmentaren itxurak egingo dituzte Arrantzaleen Kofradia Zaharrean. Arrantzaleen Museoan arrantzari buruzko dokumentalak emago dituzte, Nautika Eskola bisitzeko aukera egongo da zapatuan eta domekan, urpeko zinearen zikloa izango da Nestor Basterretxea aretoan eta bertan Donostiako Urpeko zinemaldira aurkeztu diren pelikulak ikusi ahalko dira. Haur eta gazteentzat ere hainbat ekimen izango dira, azoka barruan eurentzako antolatutako txokoan. Eta bi itsasontzi izango dira ikusgai, Juan de La Cosa ospitale-ontzia eta Urdaneta itsasontzia. Bi horietara ere bisitak antolatu dituzte.

Azokaren inaugurazioa barikuan egingo dute. Erakustokiak 11:00etan zabalduko dituzte, baina 12:30ean izango da inaugurazio ofiziala. 13:30ean Hegaluze Saria eta Bizkai Buru Peñaren saria emango dituzte Kafe Antzokian, eta `Geurien be bai´ euskara plana enpresetan ezartzeko konpromisoak sinatuko dituzte.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketak

Euskara elkarteen erakusketa
GAUTEGIZ, Kultur Etxea - 2008-11-28

Hitzaldia

Etxebideri buruzko hitzaldia
BERMEO, Gizarte eta Kultura Etxean - 2008-12-04

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa