
Bermeo nagusitu da Bizkaiko Trainerillen Txapelketan
Arrauna
Gazteen mailan, aldiz, Mundakako trainerillak lortu du garaipena.
erredakzioa
Bermeo izan da garaile Bizkaiko Trainerillen Txapelketan. Ligako estropada guztiak irabazi ostean, Patxi Bilbaoren mutilak faboritoak ziren Bizkaiko txapelketa irabazteko, eta horrela izan da.
Asteburuan Ondarroan jokatu ziren Bizkaiko Trainerillen Txapelketako azken estropadak. Eta domekan, azken estropada jokatu ostean, Bermeo nagusitu zen senior mailan, beste urte batez titulua eskuratuz.
13.34.88-ko denborarekin amaitu zuen Bermeoko trainerillak estropada, zuzeneko aurkari zuen Kaikuren aurretik. Kaiku hamabost segundu beranduago heldu zen. Hirugarren Arkote sailkatu zen, Isuntza laugarren eta Ondarroa bosgarren.
Carlos Rodriguez, Aitzol Arrizabalaga, Javi Polo, Iker Zabala, Gorka Olazar, Miguel Angel Millares eta patroi lanetan Asier Zurinaga. Horiek izan dira Bermeoko trainerilla osatu duten arraunlariak.
Herritarren harrera
Bestalde, gazteen mailan, Mundakako Trainerilla izan da Bizkaiko Trainerilla Txapelketako garailea. 14.44.76-ko denborarekin amaitu zuten mundakarrek txapelketako azken estropada. Mundakako trainerillaren atzetik Deustu eta Santurtzi heldu ziren, hurrenez hurren.
Mundakako gazteei harrera egin zieten Mundakako plazan, domekan. Hain zuen, hainbat lagun batu ziren domeka arratsaldean arraunlari gazteei ongi etorria emateko, eta euren lorpenagatik zoriontzeko. Gazteak pozik agertu ziren udaletxeko balkoian, lortutako bandera astinduz.
Egin duten denboraldi onaren fruitua izan da arraunlarientzat Bizkaiko Trainerillen Txapelketa irabaztea.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Erakusketak
Euskara elkarteen erakusketa
Aukeratu Herria, Kultur Etxea - 2008-11-28
Erakusketak
Euskara elkarteen erakusketa
GAUTEGIZ, Kultur Etxea - 2008-11-28
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.