
Gizon bat atxilotu dute emakume bati sexu abusuak egin dizkiolakoan
Gernika-Lumo
Mungian atxilotu dute ertzainek, baina gernikarra da eta 34 urte ditu; sexu delitua leporatzen diote.
maite orue
Gernika-Lumoko ertzainek 34 urteko gizonezko bat (E.M.Q) atxilotu zuten herenegun arratsaldean Mungian, sexu delitua egitea leporatuta. Ertzainen arabera, atzemandako laguna gernikarra da eta ustez egindako erasoa Gernika-Lumon bertan gauzatu zuen joan den barikuan.
15:00ak aldera jazo zen erasoa barikuan, Ibarrako industriagunean. Emakumea oinez zihoan herriaren erdigunera bidean. Ertzaintzaren arabera, autoan zihoan gizona eta emakumearen ondoan gelditu ondoren, «bortizki» sartuarazi zuen auto barruan eta ikutuak egin zizkion. Emakumeak ihes egitea lortu zuen eta salaketa jarri zuen ertzain-etxean.
Mungian atxilotu zuten azkenean 34 urteko gizonezkoa, 19:30ak aldera, domekan. Gidatzen zuen autoa ezagutu zuten ertzainek eta merkatalgune baten aurrean aparkatu zuenean, identifikatu eta atxilotuta eraman zuten, bilatzen zeuden laguna zela ikustean. Epailearen esku dute ertzainek.
Abenduan beste atxilotu bat
Azken hilabeteetan behin baino gehiagotan izan dira sexu erasoak Gernika-Lumon. Joan den abenduan, esaterako, bost erasoren ustezko egilea atxilotu eta kartzelatu zuten, 23 urteko gazte bat. Pasa den astekoa bezala, hark egindako erasoak ere egun argiz izan ziren.
Egotzi zizkioten erasoetan lehenengoa 2006ko azaroan izan zen eta gainontzeko laurak, aldiz, 2007. urtean zehar. Biktimek egindako deskribapenak ezinbestekoak izan ziren atxiloketarako eta behin epailearen esku utzi ondoren, gaztearen berehalako kartzelatzea agindu zuten.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Erakusketak
Euskara elkarteen erakusketa
Aukeratu Herria, Kultur Etxea - 2008-11-28
Erakusketak
Euskara elkarteen erakusketa
GAUTEGIZ, Kultur Etxea - 2008-11-28
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.