
Ilaski Serranorentzat izango da aurtengo Hegaluze Saria
Gizartea
Peña Bizkai Buruk Athletic Club-eko Javi Martinez jokalariari emango dio saria aurten.
m. zabalondo
Ilaski Serranorentzat izango da aurtengo Arrain Azokaren Hegaluze Saria. Egun Euskal Herri mailako hedabideetan dago lanean Serrano eta, epaimahaikideen ustez, bere bermeotartasuna izaeran eta hizkeran «harrotasun osoz» azaltzen du. Hori dela eta, aurtengo Hegaluze Saria berak merezi duela erabaki dute.
Bestalde, Hegaluze Sariagaz batera urtero bezala Bermeoko Peña Bizkai Buruk ematen duen saria ere izango da. Aurten Athletic-eko Javi Martinez jokalariarentzat izango da.
Sari banaketa datorren barikuan izango da, Arrain Azokaren inaugurazioa egin ostean, Gizarte eta Kultura Etxean egingo den ekitaldi berezian.
XIV. Arrain Azokaren aurkezpen ofiziala Bilbon egingo dute datorren astelehenean, 12:00etan, BBKren Bilboko egoitzan. Xabier Legarreta Bermeoko alkateak Arrain Azokaren egitarauaren berri emango du bertan, datorren barikutik domekara bitartean azokaren baitan izango diren ekitaldiak ezagutzera emanez.
Bestetik, alkateak azoka prestatzen ibili diren guztiak eskertu ditu.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Jaiak
Gaztaņerre eguna
GAUTEGIZ, - 2008-10-12
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.