Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Busturialdea
2008ko uztailak 25, Barikua

Harpidetu zaitez!

«Indigenak gutxiengoa gara, eta politika guztiek gu desagerraraztea bilatzen dute»

jeronimo poche ð- Kolonbiako indigena

Kultura

Koka landareagaz produktuak egiteko programa dute indigenek, eta merkatu-bideak ireki gura dituzte.

oihana cabello

Paez indigenen komunitateko kide da Jeronimo Poche (Paez Cauca, [Kolonbia], 1983). Gaur bertan koka landareari buruzko hitzaldia emango du Elai-Alai aretoan, 17:30ean.

Zer azalduko duzu gaur koka landareari buruz?

Koka landarearen beste ikuspegi bat azaltzen saiatuko naiz. Hemen koka kaltegarria da, kokaina kontsumitzen delako. Guk beste kontzeptu bat dugu, eta hori erakutsi nahi dut.

Koka indigenentzat bizia dela diozue. Zergatik?

Oso garrantzitsua da guretzako. Medikuntza tradizionalean erabiltzen dugu, eta berarengandik produktuak atera nahi ditugu. Tea, gaseosa edo gailetak, esaterako.

Kokak esangura berezia izan du beti indigenentzat, ez da hala?

Indigenen artean, sendagileek oraindik gaixotasunak sendatzeko erabiltzen dute, eta Paez komunitatean oso esangura berezia du. Hori bai, koka landarea kaltegarria bihur daiteke osagarri kimikoak gehitzen zaizkionean, kokaina ateratzeko egiten den moduan, esaterako.

Zelako garrantzia du landare horrek zuen ekonomian?

Ekonomian baino, sendabelar legez du garrantzia gehiago. Komertzializatzeko produktuak egitearena berria da. Oraindik sendabelar legez erabiltzen dugu gehienbat. Gainera, produkzioa naturala da, ez diogu osagai kimikorik botatzen.

Aurrerantzean, beraz, koka landaretik eraratorritako produktuak merkaturatzea da asmoa.

Bai, hala da. Eta hona produktuak egitearen proiektua azaltzen ere etorri gara, merkatu-bideak zabaltzeko. Orain izan dugun iniziatiba da. Batetik, gobernuaren politiken kontra egon garelako beti. Gobernuak airez fumigatzen ditu soroak, eta horren aurka gaude. Koka landatzea legala da, eta guk ez dugu narkotrafikorako erabiltzen. Bestalde, produktu horiek merkaturatzea gure ekonomiari irtenbidea emateko nahikoa izango den ez dakit, baliteke. Oraingoz, gure proiektua ezagutarazi nahi dugu.

Arazo asko al dituzue Gobernuarekin?

Bai. Indigenak gutxiengoa gara, eta inork ez digu aintzat hartzen. Politika guztiak gu desagerraraztea bilatzen dute, eta guk erresistentzia egiten diegu. Horrela, lagungarri zaizkigu Gernika Gogoratuz edo Ideasur bezalako erakundeak, estatu politikengandik independenteak direlako eta errespetatu egiten gaituztelako. Irauteko modu bakarra, oraingoz, babesa bestelako espazioetan bilatzea da. Lurra kendu digute, eta berreskuratu gura izan dugunean lapurtzat eta FARC-eko aliatutzat jo gaitu estatuak. Gure kultura eta hizkuntza desagertzear daude. Nasa da gure hizkuntza, baina goi mailako ikasketetarako ez du balio. Gaztelera inposatu digute.

Zertan oinarritzen da zuen borroka?

Ideietan eta gizarte erresistentzian, gure herriak bizi duen konfrontazio zuzenean sartu barik. Gobernuak, gerrillak eta talde armatu ilegalek armak erabiltzen dituzte, guk ez. Kolonbian ez digute kasurik egiten, baina nazioartean bai. Dena den, gobernuek Uribe presidentearen terrorismoaren aurkako gerra babesten dute. Kolonbiako gobernuak armetan bakarrik inbertitzen du, eta alde soziala baztertu, jakina denean arazoa ez dela gerrilla bera, baizik eta desberdintasun sozialak. Gu neutralak gara, gatazka errespetatzen dugu, baina aztertu, ulertu eta proposamenak egiten ditugu. Gure erresistentziaren bidez hainbat gauza lortu ditugu, martxak eginda eta bideak moztuta, adibidez.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Topaketak

3. Motor jaia
GERNIKA-LUMO, SAn kristobal plazan barikuan; da zapatu ta domekan pasi-lekuan - 2008-07-25

Jaiak

KULTUR EGUNA
EA, EAn - 2008-07-25

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa