
Fito & Fitipaldis eta Ken 7 saritu dituzte Gaztea Sarietan
Musika
Hiru galardo eskuratu ditu Ken 7k; talde onenarena, kantu onenarena eta disko onenarena, hain zuzen ere.
m. orue
Gaztea Sariak banatu zituen herenegun Euskadi Gazteak Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Sarietako batzuk eskualdera etorri dira aurten ere, Ken 7k hiru sari lortu baitzituen eta laugarren batek Fito Cabralesen eta bere Fitipaldien lana aintzatetsi baitzuen.
Talde edo bakarlari onenaren atalean, Gari, Gose eta Ken 7 zeuden aukeran eta Euskadi Gazteako entzuleek azken hori aukeratu zuten. Edurne Pasaban mendizalea izan zen Busturiko, Mundakako eta Gernika-Lumoko lagunek osatzen duten taldea saritzearen arduraduna.
Kantu onenaren sailean ere saritu zituzten, `Noizbait´ abestiari esker, eta Xabi Prieto Realeko jokalariak eman zien saria. Atal berean The Uski´s-en `Zelan´ ere bazegoen proposatuta. Disko Onenari (`Argiak´) sariarekin hirugarren galardoa jaso zuen Ken 7k, Mihiluze saioko Ilaski Serranoren eta Kike Amonarrizen eskutik.
Zuzeneko onenaren atalean Fito & Fitipaldis, Berri Txarrak, Fermin Muguruza, Mikel Erentxun eta Ken 7 ziren hautagaiak. Saria Fito & Fitipaldisek lortu zuen. Oier Mendizabal pilotariak eman zion saria eta Doctor Deseoko Francis Diezek jaso zuen Gernika-Lumon bizi den musikariaren ordez.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Hitzaldia
Gernikako kontsulta aurkezpen publikoa
GERNIKA-LUMO, Elai Alai Aretoa - 2008-10-16
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.