
Amaia Aboitiz eta Nagore Beitiak irabazi dute bertsotan
Kultura
Eurak izan dira IV. Bertsopaper lehiaketaren irabazleak; sari banaketa atzo egin zuten Nestor Basterretxea aretoan.
maite zabalondo
Amaia Aboitiz eta Nagore Beitia izendatu dituzte IV. Bertsopaper lehiaketaren irabazle. Amaia Aboitiz hamabi eta hamalau urte bitartekoen artetik eta Nagore Beitia hamalau eta hamazortzi urte bitartekoen artetik.
Sari banaketa atzo goizean egin zuten Nestor Basterretxea aretoan; bertan ziren ikastetxe guztietako ikasleak eta irakasleak. Hain zuzen, bertsopaper lehiaketa Euskara sailak herriko ikastetxeekin elkarlanean antolatzen duen ekimena da, oraingoa laugarren edizioa izanik.
Hamabi eta hamazortzi urte bitarteko gazteei zuzendutako lehiaketa da berau, eta «gazteen artean bertsozaletasuna sustatzea» du helburu». Hori dela eta, irabazleek ez ezik, parte-hartzaile guztiek jaso zuten saria atzoko ekitaldian, bertsozaletasuna lantzen jarraitzeko materiala, hain zuzen ere.
Aipamen berezia
Bestalde, maila bakoitzeko bigarren sailkatuak aipamen berezia jaso zuen. Lehen mailan (12-14 urte bitartekoetan), Irati Ortube izan zen bigarren saritua eta bigarren mailan (14-18 urte bitartekoetan), Aitor Beitia ¬irabazlearen neba¬.
Ekitaldia bertso saio bihurtu zuten. Alde batetik, Xabier Enbeita bertsolaria izan zen parte-hartzaileei eta irabazleei bertsoak kantatzen eta, bestetik, irabazleek euren bertsoak kantatu zituzten. Maite Alvarez de Zarate Euskara teknikariak eta Karmele Algorta Kultura zinegotziak ere ekitaldian parte hartu zuten, parte-hartzaileei sariak banatuz.
Ekitaldian falta zirenak lehiaketaren epaimahaikideak izan ziren: Ander Oleaga, Anertz Muniategi eta Igor Muniategi bertsolariak, lan kontuengatik ezin izan baitzuten bertan egon.
Aurten, lehen mailan bost lagun aurkeztu dira eta, bigarren mailan, ostera, iaz baino parte-hartze handiagoa izan da. Bigarren mailan lau lagun aurkeztu ziren 2007an eta aurten zazpi lagunek aurkeztu dute bertsoa.
Urtero gazteen artean bertsotarako zaletasuna bultzatzen ahalegintzen dira, ikastetxeen laguntzarekin, herriko gazteentzako horrelako ekimenak antolatuz.
«Honelako lehiaketei esker ikusten da urtero bertsozaletasuna suspertzen ari dela»
nagore beitia eta amaia aboitizð- Bertsozaleak
Aboitiz Karmeldar ikastetxeko ikaslea da eta Beitia Eleizalde ikastolakoa; Bertsopaper lehiaketaren irabazleak dira biak.
m. zabalondo
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Erakusketak
Euskara elkarteen erakusketa
Aukeratu Herria, Kultur Etxea - 2008-11-28
Hitzaldia
Etxebideri buruzko hitzaldia
BERMEO, Gizarte eta Kultura Etxean - 2008-12-04
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.