Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Busturialdea
2008ko abenduak 4, Eguena

Harpidetu zaitez!

Merino (CCOO): «Zor-agiriak kobratu eta lanean hastea aztertzen ari dira orain»

Ekonomia

Zor-agirietatik zazpi milioi euro lor ditzaketela uste dute, «ahalik eta lasterren berriro lanean hasteko».

oihana cabello

Herenegun bildu zen CCOO sindikatua Urazca enpresaren lehiaketa administrariekin, eta azken horiek astebeteko epea eskatu dute enpresaren egoera aztertzeko. Datorren eguaztenean bilduko dira berriro. Hala ere, Bizkaian eraikuntza arloan sindikatu horretako idazkari orokorra den Iñaki Merinok esan duenez, «zor-agiriak kobratzea aztertzen ari dira, berriro lanean ahalik eta lasterren hasteko». Martxoan eta apirilean egindako obra batzuen zor-agiriak kobratuta zazpi milioi euro lortu ditzaketela jakinarazi zieten lehiaketa administrariek sindikatuari, herenegungo bileran.

Bestalde, enpresa bakoitzaren egoera zein den aztertu gura dute epe luzeago batean. Baita bakoitzaren bideragarritasuna ere. «Eraikuntza enpresa mantentzea da asmoa, batez ere Euskal Autonomia Erkidegoan, hemen baititu obra gehien». Hala ere, Merinoren ustez, posible da beste autonomia batzuetako delegazioak zarratzea.

Lanpostuak eta soldatak

Herenegun arratsaldean, bestalde, asanblada egin zuten CCOOren Bilboko egoitzan, eta bertan izan ziren Urazca enpresaren 200 bat langile. Beraien lanpostuengatik eta kobratu barik dituzten soldatengatik kezkatuta zeuden beharginak. Merinok azaldu duenez, «enpresak badu lehentasunezko kreditu bat langileentzako. Horrekin, maiatzaren 9ra artekoa ordaindu gura dute. Eta horren zati bat Fogasak (soldatak bermatzeko fondoa) hartuko luke bere gain». Maiatzaren 9tik aurrerakoetan, berriz, langileen soldatek ez dute lehentasunik izango.

Hala ere, enpresaren «benetako egoera zein den jakin arte» zer gertatuko den ezin dutela esan azpimarratu du Merinok. «Baina lanpostuak mantentzeko ahalegin guztiak egingo ditugu». Eraikuntza arloan langile asko daude behin-behineko kontratuekin, obra bukatu artekoak. «Horien kontratuak obra amaitutakoan etengo dira. Enpresak gero eta langile gutxiago izango ditu eta dirua aurreztuko du soldatetan».

Behin-behineko kontratuarekin dauden langileek ere berau bukatzea nahi dutela dio Merinok, egoera ikusita «enpresatik alde egin nahi baitute lehenbailehen».

Urazcak, hala ere, lanpostu finkoak bermatu beharko lituzke, CCOOren ordezkariaren iritziz, «eta lan egingo dugu hori hala izan dadin».

Dena den, inolako kaleratze espedienterik balego neurriak hartzearen beharra aztertuko luke sindikatuak. «Momentuz ez dugu inolako neurririk hartuko, ez baitugu egoki ikusten. Enpresak bere jarduna berriro hastea eta langileak lanera bueltatzea da orain lehentasuna».

Galdakaoko ospitaleko zuzendariagaz biltzeko zain

Gernika-Lumoko Udala, berriz, Galdakaoko ospitaleko zuzendariarekin bilera egiteko zain dagoela adierazi du Jose Mari Gorroño alkateak. Izan ere, erresoluzio handiko zentroa Galdakaoko ospitalearen menpekoa izango da. «Bilera egitea eskatu dugu, eta momentu honetan Galdakaoko ospitaleko zuzendariaren erantzu- naren zain gaude».

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa