
Informazio-liburuxkak eta kontsumo baxuko 500 bonbilla banatu ditu EEEk
Gizartea
Energiaren zentzuzko erabilera bultzatzeko kanpaina abiatu du Energiaren Euskal Erakundeak.
maite zabalondo
Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoen Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) kontsumo baxuko bonbillak eta energia aurrezteko informazio-liburuxkak banatu zituen atzo Bermeoko herritarren artean. Guztira, 500 bonbilla banatu zituzten, pertsona bakoitzeko gehienez bi bonbilla. Horiekin batera zenbait informazio-liburu ere banatu zituzten. Hain zuzen, etxeko energia aurrezteari buruzko gida, ibilgailuentzako bioerregaiei buruzko informazio-liburuxka eta autoa eraginkortasunez gidatzeko doako ikastaroei buruzko informazio-liburua.
Kanpainaren arrakasta
Goizean Atalden izan ziren eta arratsaldean Lameran, baina ia sorta guztiak agortu zituzten goizean. Gaizka Aurrekoetxea Bermeoko Ingurumen saileko teknikariaren esanetan, «gutxienez 100 bat utzi gura izan dituzte arratsalderako. Esan behar da kanpainak benetan arrakasta izan duela Bermeon. Datorren urterako 1.000 sorta ekarri beharko dituzte».
Energia aurrezteko kanpaina duela bi urte egin zuten lehenengoz Bermeon. Orduan 270 bonbilla banatu zituzten, energiaren zentzuzko erabilera bultzatzeko asmoarekin.
INKESTA
«Batez ere informazio bila etorri naiz»
Maribel Ponciano
bermeo
«Zenbat eta energia gehiago aurreztu, hobe»
Alberto Aurrekoetxea
bermeo
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Erakusketak
Euskara elkarteen erakusketa
Aukeratu Herria, Kultur Etxea - 2008-11-28
Erakusketak
Euskara elkarteen erakusketa
GAUTEGIZ, Kultur Etxea - 2008-11-28
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.