Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Busturialdea
2008ko abenduak 4, Eguena

Harpidetu zaitez!

«Etxe berriek ez dituzte zaharren izenak mantendu, eta toponimo asko galdu dira»

iratze elizondo eta nerea goiria ð- Euskal filologoak

Kultura

Beka baten bidez, Ibarrangeluko eta Gautegiz Arteagako toponimia ari dira aztertzen 2006. urtetik.

oihana cabello

Ibarrangeluko eta Gautegiz Arteagako toponimia aztertzen ari dira Nerea Goiria (Muxika, 1983) eta Iratze Elizondo (Bermeo, 1983). Lehenarekin bukatu dute, eta Gautegiz Arteagan ahozko elkarrizketak egin behar dituzte herritarren artean. Horretarako, laguntza beharko dutela esan dute.

Zein fasetan dago ikerketa?

Nerea Goiria: Azkenengo fasean gaude, ahozko bilketak egiten. Ibarrangelurekin amaitu dugu, eta orain ahozko lekukotasunak bildu behar ditugu Gautegiz Arteagan.

Artxiboetan ikertzen ere aritu zarete azken urtean. Zeintzuk izan dira emaitzak?

Iratze Elizondo: Egia esateko, artxiboetan aurkitu dugun informazioa ez da oso zehatza izan. Soro batzuen toponimoak aurkitu ditugu, baina ez du zehazten non dauden. Gainera, gehienak behin eta berriz agertzen izan dira.

Goiria: Eta azkenean ez ditugu artxibo guztiak begiratu. Bizkaiko Foru Aldundiko liburutegian hasi ginen, udal artxiboetan ere izan gara... Baina elizako artxiboetara, esaterako, ez gara joan. Jabego erregistroei dagokienez, Gernika-Lumokoan ari gara orain.

Lan handia al da artxiboena?

Elizondo: Bai, Bilboraino joatea suposatzen baitu. Artxiboak, gainera, beste ezer baino gehiago landu ditugu.

Ibarrangelurekin bukatu duzue. Zelako toponimoak aurkitu dituzue bertan?

Elizondo: Euskal Herrian aurki daitezkeen antzerakoak.

Idatzizko dokumentuetan aurkitu dituzuen toponimoen eta ahozko ikerketan jaso dituzuenen artean desberdintasunik izan al da?

Goiria: Ez, ez da aldaketa handirik izan. Batzuetan ezizenak agertu izan dira, lekuen ezizenak batez ere. Eta herriko jendearekin egon garenean, aipatzen zizkiguten izen denak ezagunak ziren.

Beraz, herritarrek lekuen jatorrizko izenak ezagutzen dituzte.

Goiria: Bai. Baina kontuan izan behar da elkarrizketatu ditugun herritar guztiak 70 urtetik gorakoak izan direla. Apropos aukeratu ditugu. Seguruenik gazteek ez dituzte izen horiek ezagutuko.

Asko lagundu al dizuete Ibarrangeluko herritarrek?

Goiria: Bai. Laguntzeko prest izan dira. Eta kultura batzordeko kideek ere asko lagundu digute. Adibidez, argazki zaharren bilketa ere egin dute, lana dokumentatzeko baliagarriak izango zaizkigunak.

Ibarrangeluko eta Gautegiz Arteagako toponimiaren artean desberdintasunik nabaritu al duzue?

Goiria: Ez. Ibarrangeluk agian kostako izen gehiago ditu. Kobazuloen izen gehiago ere baditu. Hala ere, Gautegiz Arteagan ere badaude horrelakoak.

Toponimoren bat aipatu beharko bazenute?

Goiria: Dantzaleku. Akordan dago (Ibarrangelu). Inork ez daki ziur, baina, antza denez, antzina akelarreak egiten ziren bertan. Lekua gaur egun oraindik izen horrekin ezagutzen da herrian.

Noizko aurreikusten duzue dena amaitzea?

Elizondo: Urtebetean bukatu behar genuen. Baina ezinezkoa da. Bi herriak hedaduraz handiak dira, eta ezin dira urtebetean aztertu.

Bukatzen duzuenean, nola emango da ezagutzera?

Goiria: Asmoa da herri bakoitzean erakusketa bat jartzea. Horrela, herritarrek lanaren emaitzak ikusi ahal izango dituzte, ea datuak ondo dauden. Horrek, noski, luzatu egingo du gure lana, eta ezin dugu aurreikusi noizko bukatuko dugun. Dena den, Udalaren esku geratuko da lana. Gero udalek ikusiko dute horrekin zer egin, liburu bat atera, mapa bat atera edo beste zerbait. Gautegiz Arteagan, esaterako, eskolarako unitate didaktikoak egitea ari dira aztertzen.

Eta balorazioa?

Elizondo: Ona da toponimia azterketa bat egitea. Izan ere, etxe asko eraiki dira azken urteetan. Etxe zaharrak bota dituzte berriak egiteko, eta askok ez dituzte antzinako etxeen izena mantendu. Toponimo asko galdu egin dira.

Goiria: Aurrerantzean etxe berriek zaharren izenak mantendu beharko dituzte derrigorrez. Eta hori garrantzitsua dela uste dugu.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketak

Euskara elkarteen erakusketa
Aukeratu Herria, Kultur Etxea - 2008-11-28

Erakusketak

Euskara elkarteen erakusketa
GAUTEGIZ, Kultur Etxea - 2008-11-28

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa