Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Busturialdea
2008ko abenduak 4, Eguena

Harpidetu zaitez!

Urazcaren hartzekodunen lehiaketa hasi du merkataritza-arloko epaileak

Ekonomia

CCOOk bilera egin zuen atzo enpresa komitearekin, lehiaketaren administrariekin eta enpresako gerenteekin.

maite orue-oihana cabello

Etorkizun batean Busturialdea eta Lea-Artibai eskualdeei zerbitzua emango dien erresoluzio handiko zentroaren obra egiteko ardura duen Urazca enpresaren hartzekodunen lehiaketa martxan da dagoeneko. Joan den astean egin zuen Urazcak ordainketak eteteko eskaera merkataritza-arloko Bilboko bigarren epaitegian. Aste beteren buruan, epaitegi horretako epaileak izaera boluntarioa duen lehiaketa ireki du, lehiaketa horren hiru administrariak ere izendatuz.

Konkurtso boluntarioa den heinean, merkataritza-sozietate zordunek beren ondarearen administrazioa egiteko aukera mantenduko dute, beti ere lehiaketaren administrarien esku hartzearekin. Administrari lan hori egiteko abokatu bat, auditoria bat eta merkataritza-zerbitzua eskaintzen duen enpresa bat izendatu ditu epaileak.

Orain, Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) agertuko diren iragarkietan azkena publikatzen denetik hilabeteko epea izango du Urazcak bere hartzekoen berri emateko. Era berean, hartzekodun bakoitza jakinaren gainean jarri beharko du lehiaketaren administraritzak.

Lanpostu «guztiak» mantendu

Erresoluzio handiko zentroa egiteko lanetan aritu diren hamabi langileak CCOOren Bilboko egoitzan egindako asanbladan izan ziren atzo arratsaldean, Urazcaren hainbat langilerekin batera. Behinik behin, egoeraren berri eman zieten sindikatuko kideek beharginei. Lehenago CCOOk bilera egin zuen Urazcako enpresa komitearekin, lehiaketaren administrariekin eta Urazcako gerenteekin.

Eraikuntza arloan Bizkaian CCOOren idazkari orokorra den Iñaki Merinok BUSTURIALDEKO HITZAri adierazi dionez, «enpresak esan behar duena entzutera joango gara bilerara». Egoera konpontzea «denbora kontua» izango dela uste du Merinok. «Enpresaren benetako egoera zein den ikusi beharko da, eta aktiboa saltzeko aukerarik dagoen ala ez. «Lehiaketaren administrariek enpresaren datuak behar dituzte, ahalik eta epe laburrenean balorazio bat egiteko eta enpresaren bideragarritasuna aztertzeko».

Oraingoz sindikatua «begirale legez» mantenduko da, «irtenbidea zein izan daitekeen ikusteko, irtenbiderik baldin badago». Hori bai, lanpostu «guztiak» mantentzearen alde borrokatuko dutela gaineratu du. Izan ere, Urazca enpresak enplegu-erregulazioa beharrezkoa ikusten duela zabaldu zuten atzo zenbait komunikabidek. Kasu horretan, baldintzak negoziatu beharko direla esan du CCOOren ordezkariak. «Orain mugimendu guztien gainean egon behar dugu».

Soldatak

Urazca enpresaren langileak soldata jasotzearen zain daude. «Ez dakigu ekainean ordainduko dieten, lehiaketaren administrariek enpresaren egoera erreala zein den ezagutu arte ez baitakigu zer gertatuko den». Dena den, maiatzean hartu behar zuten soldata laster jasoko dutela uste du.

Enpresa berriro jardunean «epe laburrean hasi beharko» litzatekeela uste du Merinok, «egoera hau enpleguaren kalterako baino ez da eta». Horrez gain, enpresaren hartzekodunen lehiaketa erabaki arte soldatak ordaintzeaz epaitegia arduratu beharko litzatekeela dio.

«Itxarotea besterik ez»

«Beraz, orain itxarotea besterik ez dugu, baina espero dugu denbora askoan ez izatea; enpresari ere ez zaio interesatzen hau luzatzea», dio CCOOren ordezkariak.

Zorra finanatzatzeko banketxeekin hasitako negoziazioek fruiturik eman ez dutela eta, ordainketak eteteko eskaera aurkeztu zuen joan den astean enpresak merkataritza-arloko Bilboko bigarren epaitegian. Erabaki horrek zuzenean eragiten die Gernika-Lumoko erresoluzio handiko zentroa eraikitzeko lanean ari diren hamabi langileei.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketak

Euskara elkarteen erakusketa
GAUTEGIZ, Kultur Etxea - 2008-11-28

Hitzaldia

Etxebideri buruzko hitzaldia
BERMEO, Gizarte eta Kultura Etxean - 2008-12-04

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa