Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Busturialdea
2008ko abenduak 4, Eguena

Harpidetu zaitez!

Iaz baino parte-hartzaile gehiago

Kirola

Urdaibaiko V. Piragua Ibilbidean askok ezin izan zuten parte hartu, ez zituztelako eskatzen ziren baldintza guztiak betetzen.

maite zabalondo

Domekan izan zen Urdaibaiko V. Piragua Ibilbidea. Bermeoko Kirol Patronatuko arduradunek adierazi dutenez, «iaz baino parte-hartzaile gehiago izan ziren. Hala ere, askok ezin izan zuten parte hartu, ez zituztelako eskatzen ziren baldintza guztiak betetzen. Antolatzaileetako batek, Mikel Egibarrek dioenez, «besteak beste, piraguak itsasokoak izatea eskatzen zen eta asko beste mota bateko piraguarekin etorri dira».

Horrez gain, ibilbidea aldatu behar izan zuten antolatzaileek. «Babeseko ontziekin arazoa izan genuen eta itsasoak ere ez zuen asko lagundu. Beraz, ibilbidea laburtzea beste irtenbiderik ez genuen izan», azaldu du Egibarrek . Izaro irlari buelta eman beharrean, portutik Ogoñorantz bideratu zuten lasterketa eta handik bueltan joan ziren berriro portura.

Herrian zaletasun falta

A lasterketan, federatuei zuzendutakoan, 25 lagunek parte hartu zuten. B lasterketan, herri lasterketa deiturikoan, berriz, 31 lagun izan ziren. Guztira, beraz, 56 piragua.

Itxaro Zabala Kirol Patronatuko teknikariaren ustez, «jendeari aukera ematen zaio beste ekimen batzuetan parte hartzeko, baina, piraguaren kasuan, herrian horrenbesteko zaletasunik ez dagoela ikusten da».

Mikel Egibarrek ere zaletasun edo jendearen aldeko interes horren falta nabari du. «Lan handia eskatzen du honelako jardunaldi bat antolatzeak». Egibarrek urteak daramatza piragua elkarte bat antolatzeko gogoagaz, besteak beste, Urdaibaiko Piragua Ibilbidea bezalako ekimenak antolatzeko, baina orain arte ez du jendearen aldetik interesik ikusi. «Ondoan itsasoa izanda eta bestaldean erreka, horrelako talde bat antolatzeko jenderik ez izatea tristea da benetan. Norbait interesatuta badago, utzi dezala bere izena eta kontaktu bat kiroldegian». Egibarrek datorren urtean berriro ezer antolatzen hasteko «indarrik ez» duela dio.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketak

Euskara elkarteen erakusketa
Aukeratu Herria, Kultur Etxea - 2008-11-28

Hitzaldia

Etxebideri buruzko hitzaldia
BERMEO, Gizarte eta Kultura Etxean - 2008-12-04

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa