
Bermeo aurretik doa trainerilla denboraldian
Kirola
Bihar eta etzi denboraldiko laugarren eta bosgarren estropadak jokatuko dituzte Ondarroako uretan.
maite zabalondo
Aurtengo trainerilla denboraldiko Bizkaiko lehen hiru estropadak Bermeo B taldeak irabazi ditu. Lehen hiru jardunaldi horiek jokatuta, Bermeoko taldea aurretik doa. Bihar eta etzi denboraldiko laugarren eta bosgarren estropadak jokatuko dituzte Ondarroan.
Bizkaian Gipuzkoan baino arinago ekin diote trainerillen denboraldiari; hain zuzen, apirilaren azken aurreko astean jokatu zuten lehenengo estropada. Bigarren eta hirugarren jardunaldiak, berriz, pasa den astean jokatu zituzten, hiruretan lehenengo eginez.
Bermeotik talde bat baino gehiago
Bermeo talde bat baino gehiagorekin ari da; orain arte Bermeo B taldeak irabazi ditu estropada guztiak eta Bermeo A bigarren izan da azkenengoan ezik beste bietan. Patxi Bilbao Bermeoko trainerillen entrenatzaileak azaldu duenez, «urtero bi edo hiru talde egiten ditugu eta gero horien artean hautaketa bat egiten dugu, kluba ordezkatuko duen taldea osatuz».
Hurrengo asteetan
Bihar eta etzi Ondarroako uretan jokatuko dituzten estropaden ostean, Bizkaiko eta Euskadiko txapelketak jokatuko dituzte datozen asteetan.
Datorren asteburuan Bizkaiko txapelketa izango dute eta hurrengoan Euskadiko txapelketa.
Bermeoko entrenatzailearen esanetan, «gogor jarraituko dugu eta ea uztailera arte horrela mantentzen garen».
«Uste dut aukerak ditugula lehen postuan mantentzeko»
Patxi bilbao ð- Bermeoko trainerillen entrenatzailea
Arrauna
Bermeotarrak gogor ikusten ditu bere mutilak, aurten ere garaipenak eskuratzeko moduan.
m. zabalondo
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Jaiak
Gaztaņerre eguna
GAUTEGIZ, - 2008-10-12
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.