
Sareginen aldeko manifestua aurkeztu dute Eusko Legebiltzarrean
Bermeo
Kostaldeko herrietako alkateak, kofradietako ordezkariak eta sareginak bildu ziren atzo egindako ekitaldian.
maite zabalondo
Sareginen lana aintzat hartu dezaten, manifestu bat aurkeztu zuten atzo goizean Eusko Legebiltzarrean.
Kostaldeko herrietako alkateak, kofradietako ordezkariak eta sareginak bildu ziren bertan, sareginen lana aintzatetsia izan dadin prestatutako manifestuaren alde eginez.
Atzoko ekitaldian, besteak beste, Josune Renteria Bermeoko saregin eta kai neskatila eta Saregin eta Kai Neskatilen Elkarteko zuzendaria, Iñaki Zabaleta Bizkaiko Kofradietako presidentea, Xabier Legarreta Bermeoko alkatea eta Izaskun Bilbao Eusko Legebiltzarreko presidentea izan ziren.
Aurrerapausoa
Xabier Legarreta Bermeoko alkatearen esanetan, «manifestua aurkeztea aurrerapauso bat da sareginen lana aintzat hartzen has daitezen. Izan ere, orain arte ez da kontuan hartu».
Sareginen lanaren alde horrelako zerbait egiten duten lehenengo aldia izan da. Horien eskubide eta lan baldintzen alde lanean jarraitzeko lehen pausoa izan daiteke atzo Eusko Legebiltzarrean emandakoa.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Jaiak
Gaztaņerre eguna
GAUTEGIZ, - 2008-10-12
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.