Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Busturialdea
2008ko urriak 7, Martitzena

Harpidetu zaitez!

Hainbat lagun batu dira Ezker Abertzaleak deitutako mobilizazioetan

Politika

Arrasateko alkate Ino Galparsororen espetxeratzea salatu zuten atzoko mobilizazioetan.

erredakzioa

Ezker Abertzaleak deituta, mobilizazio eguna egin zuten atzo eskualdeko zenbait herritan. Bermeon 20:00etan egin zuten elkarretaratzea 20 bat lagunek, Artzan, `Salbuespen egoerari stop! Euskal Herriak autodeterminazioa´ lelopean.

Bestalde, Gernika-Lumon goizez zein arratsaldez zenbait ekimen izan ziren. Atzo goizean konzentrazioa egin zuten Merkurio iturriaren aurrean. Bertan, 30 lagun inguru baru ziren, `Euskal Herriak autodeterminazioa. Errepresiorik ez!´ lelopean.

Arratsaldean, ostera, kotxe karabana egin zuten Gernika-Lumoko kaleetatik, Arrano tabernaren aurrean hasita.

Lan politikoa «biderkatu»

Ino Galparsoro Arrasateko alkatearen (EAE-ANV) espetxeratzea salatzeko eta «salbuespen egoeraren» kontrako mobilizazioak izan ziren atzoko egunekoak. Zapatuan manifestazioa egin zuten milaka lagunek Arrasaten, eta bertan egin zuten mobilizazio egunerako deialdia. «Erasoen» aurrean erantzuteko modurik eraginkorrena lan politiko «biderkatzea» dela esan zuten zapatuan ezker abertzaleak, eta bide horretan «mozio etikoen» aurrean prestatu duten testua udal guztietan aurkeztuko dutela nabarmendu zuten.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa