
Benito Barruetaren omenez, hainbat jarduera antolatu dituzte
Kultura
Zapatuan artista bermeotarraren lanen erakusketa inauguratuko dute, eta ondoren hitzaldia emango dute.
maite zabalondo
Barrueta Arte Elkarteak, Bermeoko Udalaren laguntzaz, hainbat jarduera antolatu ditu `Benito Barruetaren omenezko erakusketa´ izenburupean.
Batetik, artista bermeotarraren lanekin osatutako erakusketa izango da ikusgai Nestor Basterretxea aretoan. Zapatuan egingo dute erakusketaren inaugurazioa, eta ekitaldian Xabier Legarreta Bermeoko alkatea eta Asier Gabantxo kulturako zinegotzia izango dira. Baita Barrueta Arte Elkarteko zuzendaritza batzordea ere.
Ekitaldi horretan, Jon Gofinondok elkartearen historian zehar egin duen lana aintzat hartuko dute, ohorezko presidentearen aipamena eginez.
Erakusketa hilaren 25era arte
Artistaren 22 lan aukeratu dituzte erakusketarako, gehienak bilduma pribatuetatik ateratakoak.
Barrueta Arte Elkartearen helburua «Barruetaren lana bermeotarrei eta ingurukoei gerturatzea eta erakustea izango da, beharbada euskal pinturan behar besteko osperik ez duen margolari honen garrantziaren gainean sentsibilizatzeko asmoz».
Erakusketa zapatuan inauguratuko dute eta hilaren 25era bitartean ikusgai izango da Nestor Basterretxea aretoan.
Bestetik, Barrueta Arte Elkarteak hitzaldi bat ere antolatu du zapaturako. Erakusketaren inaugurazio ofiziala egin eta jarraian -13:00etan- izango da hitzaldia, `La vida y obra de Benito Barrueta´ izenburupean. Ekimen hori ere Nestor Basterretxea aretoan izango da.
Margolari bermeotarraren bizitza eta obra ikertu dituen Andone Narvaez Gofinondo izango da hizlaria.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Jaiak
Gaztaņerre eguna
GAUTEGIZ, - 2008-10-12
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.