
Alokairuzko 34 etxebizitza egiteko tramiteak hasi dituzte
Gizartea
Udalak doan laga dio Jaurlaritzari Santa Luzian etxebizitzak egiteko lursaila, eta alokairuan jartzera bideratuko dituzte.
D. Lauzirika
Azkenengo osoko bilkuran udalbatzak Santa Luziako lur sail bat Eusko Jaurlaritzari doan ematea erabaki zuen. Toki horretan Jaurlaritzak babes ofizialeko 34 etxebizitza egin ostean horiek alokairura bideratuko ditu. Gobernu taldeak egindako proposamena aho batez onartu zuen udalbatzak.
Alokairuzko etxebizitzen zozketan gernikarrek bakarrik parte hartu ahal izango dute.
Julen Galarza Hirigintza zinegotziaren esanetan, «ekimen hau hitzarmen baten baitan kokatzen da. Santa Luziako babes ofizialeko etxebizitzen egitasmoa egiterakoan Udalari partzela batzuk esleitu zitzaizkion. Lau partzela Eusko Jaurlaritzari saldu zitzaizkion, eta beste bat hitzarmen honen bidez lagako zaio. Alokairuzko 34 etxebizitza egingo dituzte bertan».
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Jaiak
Gaztaņerre eguna
GAUTEGIZ, - 2008-10-12
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.